39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdi publikoa, 2021erako dirulaguntzak emateko norgehiagokako araubidean, podologia zerbitzurako prestazio ekonomikoak emateko. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/548013). DDBN identifikazioa: 548013.

Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko otsailaren 5ean egin bilkuran, onetsi zuen 2021. urterako deialdi publikoa, dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko, podologia zerbitzurako prestazio ekonomikoak emateko.

Deialdiaren laburpena ematen da argitara, haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta baitaiteke.

Onuradunak eta xedea: deialdi honen xedea da prozedura juridikoa arautzea Burlatako bizilagun erroldatuei, podologia zerbitzua erabil dezaten, gizarte zerbitzuen arloko dirulaguntzak/aldi baterako laguntzak norgehiagokako araubidean emateko. Podologia zerbitzua emateko enpresa adjudikazio-hartzaileak entitate laguntzaile moduan jardunen du.

Podologia zerbitzurako laguntza ekonomikoaren prestazioa jasotzeko aukera biztanleriaren halako sektore bati ematen zaio; ez da, beraz, biztanle guztiendako, baizik eta beren adinaren kariaz zerbitzu horien beharrean daudenendako, baldin eta haien diru-sarrera mailak ezarritako baremoarekin bat egiten badu.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 548013) eta Udalaren web-orrian (www.burlada.es).

Kuota, guztira: deialdiko gehieneko kopurua 12.000,00 euro izanen da, guztira, podologiarako laguntzen 23181 4800004 aurrekontu-partidaren kargura. Zenbateko hori baldintzaturik dago, dagokion aurrekontuan onetsi beharko baita.

Diruz lagunduko da, gehienez, zerbitzuaren kostuaren %85, erreferentziatako harturik podologia zerbitzuak ezarritako prezioa, kontratazioa arautzen duten funtsezko baldintzen agiriarekin bat.

Inork ezin izanen du hilabetean zerbitzu bat baino gehiago hartu. Onuradun bakoitzak gehienez ere 6 aldiz erabili ahalko du podologia zerbitzua kontzesioaren urtean, urteko lehen egunetik hasita.

Eskabideak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, 2021eko otsailaren 8an.–Alkatea, Ana Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2102106