39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, lan-harremanetako gradudun lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko Onartuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren urtarrilaren 29ko 204/2021 Ebazpenaren bitartez, deialdi honetako izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen: lan-harremanetako gradudunaren lanpostua (B maila/taldearekin parekatua, aldi baterako betetzeko izangaien bi zerrenda osatzeko, bata aldi baterako kontrataziorako eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietan jarduteko), Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren, zerrenda eratu eta ondoko bi urteetan. Deialdia eta haren oinarriak 2020ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, otsailaren 20an.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, onartuen behin-behineko zerrenda Alkatetzaren 2020ko abuztuaren 13ko 1024 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta, deialdiaren oinarriek ezartzen duten bezala, udaletxeko iragarki-taulan eta udalaren webgunean argitaratu zenwww.tudela.es helbidean,2020Ko abuztuaren 14an.

“Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea deialdiko izangai onartuen behin betiko zerrenda:

a) Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaiak:

Onartuak:

1.–VALERO GÓMEZ ANA ROSA

Baztertuak: inor ere ez.

b) Aldi baterako kontrataziorako izangaiak:

Onartuak:

1.–ARNEDO LANA JOSÉ MIGUEL

2.–CACHO NUÑO PIEDAD

3.–CARRERA LORENTE FÁTIMA

4.–DE CASTRO GOÑI MARIMAR

5.–GALINDO GIL ALICIA

6.–ILUNDAIN HUARTE ENRIQUE

7.–LARRAGA BAILO JUAN MANUEL

8.–MARTÍNEZ DE MORENTÍN MANZANARES RAÚL

9.–PÉREZ GARDE MARÍA

10.–PLAZA MAGAÑA MIREIA

11.–SANTOS SÁNCHEZ ALBA

Baztertuak:

–Baztertzeko arrazoia:

1.–FREIRE DUEÑAS MARÍA GABRIELA

Ez du aurkeztu eskatutako titulazioa

1.–ZALBA IBÁÑEZ RUT

Ez du aurkeztu eskatutako titulazioa.

2. Izangaiei adieraztea ezen deialdiko lehenbiziko ariketa heldu den martxoaren 3an eginen dela, 9:00etan, Rúa Gizarte-Etxeko Erabilera anitzeko gelan (Rua kalea, 33; Tutera).

3. Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan, behar diren ondorioak izan ditzan. Udalaren web-orrian (www.tudela.es) ere egonen da ikusgai, “Oferta Pública de Empleo” atalean dagokion deialdian klikatuta.

Tuteran, 2021eko otsailaren 1ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2101639