39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIÁN

Interesdunak epatzea, udaltzain-agenteen bi lanpostutarako gora jotzeko errekurtsoa dela-eta

Jaso dira idazkia eta dokumentazioa Rebeca Goy Gurpeguik San Adriango Udaleko Alkatetzaren 2020ko irailaren 22ko Ebazpenaren aurka jarritako 20-01683 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzkoak. Ebazpen horren bidez ezetsi zen 2020ko irailaren 14an jarritako berraztertzeko errekurtsoa, bi polizia-plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 3.2 oinarria aldatzea ukatzeari buruzkoa.

Alkate udalburuaren otsailaren 2ko 25/2021 Ebazpenaren bidez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Rebeca Goy Gurpeguik jarritako 20-01283 gora jotzeko errekurtsoari buruzko administrazio espedientea igortzea Nafarroako Administrazio Auzitegira. Errekurtso hori jarri zen San Adriango Alkatetzak 2020ko irailaren 22an emandako ebazpenaren kontra, zeinak ezesten baitzuen irailaren 14an jarritako berraztertze-errekurtsoa eta hizpide baitzuen akats materialak zuzentzea deialdi batean, hain zuzen ere udaltzain-agenteen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian.

Bigarrena.–Onestea alkate udalburuak 2021eko otsailaren 1ean sinatutako alegazio-txostena, Rebeca Goy Gurpegui andreak jarritako 20-01283 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzkoa. Errekurtso hori jarri zen San Adriango Alkatetzak 2020ko irailaren 22an emandako ebazpenaren kontra, zeinak hizpide baitzuen akats materialak zuzentzea deialdi batean, hain zuzen ere udaltzain-agenteen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Rebeca Goy Gurpeguiri, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta interesdunak epatzea, aukera izan dezaten hamar egun balioduneko epean ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, nahi horiei aurka egin nahi badiete ere.

Laugarrena.–Erabaki honen ziurtagiria gehitzea Nafarroako Administrazio Auzitegiari igortzen zaion espediente erkideari, dagozkion ondorioetarako.

San Adrianen, 2021eko otsailaren 2an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2101650