1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
3/2021 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko deialdi irekia eta egutegia ezartzen dituena 2020-2021 ikasturterako.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren helburua da ikasleak gaitzea hizkuntzak modu egokian erabiltzeko hezkuntza sistemaren ohiko etapetatik kanpo. Hori helburu, araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzak hiru mailatan antolatzen ditu: oinarrizkoa, tartekoa eta aurreratua.
Abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretua onetsita, zeinaren bidez oinarrizko mailaren, tarteko mailaren eta maila aurreratuaren curriculumak ezarri baitziren Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetarako (2/2006 Lege hori, gero, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatu zen), ezarrita dago maila horien curriculuma Nafarroako Foru Komunitatean, betiere abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuak xedatzen dituen gutxieneko alderdietatik abiatuta.
Foru dekretu horren 5. artikuluan, ziurtagiriei buruz ari dela, hauxe ezartzen da:
1. Oinarrizko A2 mailaren ziurtagiria lortzen ahal da azken proba berariazko bat gaindituz edo etengabeko ebaluazioaren bitartez modalitate ofizialean.
2. Tarteko B1 mailaren, Tarteko B2 mailaren, C1 Maila Aurreratuaren edo C2 Maila Aurreratuaren ziurtagiria lortzeko, kasuan kasuko hizkuntzaren maila bakoitzerako azken proba berariazko bat gainditu beharko da.
3. Aurreko paragrafoetan aipatutako probak Hezkuntza Departamentuak arautuko ditu, kasuko mailarako eta hizkuntzarako curriculumetan ezarritako gaitasunak erreferentzia harturik.
4. Artikulu honen 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako mailen ziurtagiria lortzeko, urtean deialdi bat eginen da gutxienez. Hizkuntza bakoitzaren berezitasunak kontuan harturik, zilegi izanen da hizkuntza batzuetan ez egitea maila guztietako proben deialdia.
5. Hezkuntza administrazioek erraztasunak jarriko dituzte proba homologatuak egiteko, horien bidez ikasleek lor dezaten Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan ikasitako hizkuntzen ezagutzaren gaineko ziurtagiri ofiziala.
6. Ikasle libreen inskripzioa.
Ekainaren 30eko 230/2020 Ebazpenak, zeinaren bidez Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialen antolaketa eta jarduna 2020-2021 ikasturtean arautzeko jarraibideak onetsi baitziren, IV.6 puntuan ezartzen du ezen, maila bakoitzaren ziurtagiriak lortzeko, ikasle libreek inskripzioa egin beharko dutela Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen modu, baldintza eta egunetan.
Hortaz, bidezkoa da araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko deialdi irekia eta egutegia ezartzea 2020-2021 ikasturterako.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko deialdia eta egutegia onestea Nafarroako Foru Komunitaterako, ebazpen honen eranskinetan azaltzen den bezala.
2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Atzerriko Hizkuntzen Atalera eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2021eko otsailaren 5ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
1. ERANSKINA
Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza eskola ofizialetako sarrera libreko 2021eko probak egiteko baldintzak eta betebeharrak
1. Iragarritako probak eta haien ezaugarriak.
1.1. 2021. urteari begira, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek sarrera libreko probetarako deialdia egiten dute, ebazpen honen 2. eranskinean ezartzen diren hizkuntza, maila eta egutegiaren arabera.
1.2. Azterketa proben egitura izangaientzat indarra duten zehaztapenetan ezarritakoa izanen da.
1.3. Maila bakoitzeko ziurtapen probak aldi berean administratuko dira deialdi bakarrean, bai ikasle ofizialentzat, baita libreentzat ere, ahozko adierazpenaren proba izan ezik, hura egiteko dagokion egutegia ezarriko baita.
1.4. Ikasle libreek bi deialdi izanen dituzte dagokien maila gainditzeko. Probak maiatzean eta ekainean eginen dira, deialdi arruntean, eta irailean deialdi berezian, eta 2. eranskinean ageri den egutegiari jarraikiz banatuko dira.
1.5. Azterketak egin baino lehen, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek beren web-orrietan argitaratuko dituzte ziurtapen probetarako izangaientzako deialdiak, probak zer tokitan, zer egunetan eta ordutan izanen diren adierazita.
1.6. Izangaien kopuruak zentroaren gaitasuna gainditzen badu hizkuntza eta maila baterako, beste azterketa-egoitza batzuk prestatzen ahalko dira proba idatzia zein ahozkoa egiteko, bai eta bi deialdi egin ere, goizez eta arratsaldez, hurrenez hurren. Kasu horietan, eskolek garaiz-garaiz argitaratuko dute zer azterketa-egoitzatan eta ordutan egin beharko duen proba izangai bakoitzak.
1.7. Antolaketa dela eta, eskola batek edo batzuek beste egun bat paratzen ahalko dute Testu idatzien produkzioa eta koprodukzioa eta Bitartekotza idatzia probetarako. Data hori gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko zaie ikasleei.
2. Aurreinskripzioa euskara eta ingelesa hizkuntzetan.
2.1. Aurreko urteetan euskara eta ingelesa hizkuntzetan matrikula libre asko egiten ari direnez gero, eta dauden baliabideak era egokian baliatu ahal izateko, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetan aurreinskripzioa online egiteko epe bakar bat irekiko da.
2.1.1. Ziurtapen probetara araubide librean joan nahi duten izangaiek hizkuntzaren araberako aurreinskripzio bat egin behar dute, zer mailatara aurkeztu nahi diren adieraziz. Hizkuntza bakoitzean maila batean matrikulatzea baizik ez da onartuko.
2.1.2. Aurreinskripzioa Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialen web-orrietan horretarako berariaz egongo den estekaren bidez egingo da bakarrik, 2021eko otsailaren 22tik martxoaren 1era arte, biak barne.
2.1.3. Aurreinskripzioan, izangaiak bere datu pertsonalak, hizkuntza eta egin nahi duen maila adieraziko ditu, baita lehentasunez zer eskolatan egin nahi dituen ziurtagiria lortzeko probak. Aurreinskripzioa bukatuta, eskaera bakoitzak bere erreferentzia zenbakia edukiko du. Aurreinskripzioan ematen diren datuak matrikula egitean baieztatuko dira, eta zinpeko aitorpenaren izaera edukiko dute.
2.2. Baremoa.
2.2.1. Euskara eta ingeles hizkuntzen matrikula libreak banatzeko asmoz, ondoren aipatzen diren irizpideen araberako baremo bat ezarriko da. Irizpideok matrikula egitean ziurtatu beharko dira:
IRIZPIDEA | Puntuak |
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe ez-unibertsitarioetako irakasleak, jardunean daudenak | 2 |
Nahi den aukera egiteko eskatutako eskolaren eragin eremuan bizi direnak. | 2 |
Nafarroan bizi arren, lehen aukera moduan eskatu den eskolaren eragin eremutik kanpo bizi direnak | 1 |
Nafarroan bizi ez direnak | 0 |
2.2.2. HEO bakoitzaren eragin eremua.
Hiru eremu ezarri dira, hiru azterketa-zentroei lotuta (Lizarra, Iruña eta Tutera). Aurreinskripzioa egitean eremu bat aukeratu behar da, eta esan behar da, halaber, beste zentro batean matrikulatzeko aukera eduki nahi den edo ez, baldin eta ez bada lortzen matrikulatzea lehen aukeratu den zentroan. Zentro bakoitzaren eragin eremuaren barruko udalen zerrenda ebazpen honen 3. eranskinean argitaratzen da.
2.2.3. Balio duten ziurtagiriak 3.4 puntuan adierazten direnak dira.
2.3. Zentroa zozketatzea eta esleitzea.
2.3.1. Aurreinskripzioa egiteko epea bukatu eta gero, izangai bakoitzari zentro bat esleituko zaio, kontuan hartuta giza baliabideen erabilgarritasuna eta zentroek dauzkaten espazioak.
2.3.2. Zentroa esleitzeko, aurreinskripzioak erregistratu diren sistema informatikoak ausaz aterako du zenbaki bat hizkuntza bakoitzeko, eta zenbaki horretatik abiaturik esleituko da ikasleen matrikulazio zentroa, probak egiteko, kontuan harturik 2.2 puntuko baremoan lortutako puntuazioa. Zenbaki hori ateratzeko, ekitaldi publiko bat egingo da, martxoaren 2an, 10:00etan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Atzerriko Hizkuntzen Atalean (Iruñeko Santo Domingo kalea 8). Ausazko zenbakia ateratzeko ekitaldian Atzerriko Hizkuntzen Ataleko buruak eta Europako Proiektuen Bulegoko buruak parte hartuko dute, edo haiek eskuordetzen dituzten pertsonek, eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko legelari batek.
2.3.3. Martxoaren 2ko 14:30etik aurrera, eskatzaileek kontsultatzen ahalko dute zer zentro esleitu zaien, behin-behinean, matrikula egiteko. Kontsulta egiteko, aurreinskripzioa egiteko erabili duten aplikazio informatikoa erabiliko dute.
2.3.4. Izangaiek 2021eko martxoaren 5era arteko epea edukiko dute behin-behineko esleipenari alegazioak egiteko. Horretarako, eskabide bat aurkeztu beharko dute, Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzendua. Norbera ez dagoela konforme beste arrazoirik ez duten alegazioak ez dira onartuko.
2.3.5. Behin betiko esleipenak kontsultatzen ahalko dira aurreinskripzioa egiteko erabili den aplikazio informatiko beraren bidez, 2021eko martxoaren 8ko 14:30etik aurrera.
3. Matrikula.
3.1. Hizkuntza bakoitzean maila batean baizik ezin da matrikulatu.
3.2. Aleman, frantses eta italieraren ziurtagiriak lortzeko probak egiteko matrikula librea on line eta aurreinskripziorik gabe egingo da, zuzenean nahi den zentroan, 2021eko otsailaren 19tik 26ra bitartean.
3.3. Aldez aurretik aurreinskripzioa egin duten izangaiek baizik ezin izango dute matrikula egin euskararen edo ingelesaren ziurtagiriak lortzeko probak egiteko txanda librean.
3.3.1. Nafarroako hizkuntza eskola ofizialek matrikulazio epe bat irekiko dute, 2021eko martxoaren 9tik 16ra arte (biak barne), ingelesean eta euskaran aurreinskripzioa egin dutenentzat.
3.3.2. Aurreinskripzioa egin duen bakoitzak online matrikula bat egingo du eranskin honen 2.3 puntuan deskribatu den prozesuaren bidez esleitu den zentroan, aipatu zentroaren web-orrian argitaratutako jarraibideei segituz.
3.4. Matrikula egiteko unean, bidezkoa bada, honako agiri eskaneatu hauek aurkeztu beharko dira aplikazio informatikoaren bidez:
a) NANaren/AIZren fotokopia. Ez da beharrezkoa izango baldin eta izangaia esleitu zaion hizkuntza eskola ofizialeko ikasle ohia bada.
b) Euskara edo ingeleseko matrikula libreetarako, erroldatze agiria, Nafarroan eta dagokion zentroaren eragin eremuaren barruan bizi dela egiaztatzeko. Ez da beharrezkoa izango baldin eta NANak/AIZk ematen duten informazioarekin bat badator.
c) Euskara edo ingeleseko matrikula libreetarako, Nafarroako ikastetxe hitzartu baten irakaslea dela ziurtatzeko, ikastetxeko zuzendariak emandako ziurtagiria. Unibertsitatez kanpoko Nafarroako sare publikoko irakasleen kasuan, ofizioz ziurtatuko da.
d) Hala badagokio, interesduna prezio publikoak osorik edo partez ordaintzetik salbuetsita dagoela egiaztatzen duen dokumentua, indarreko araudiak ezartzen duen moduan.
e) Espedientea probak egiteko esleitu zaien hizkuntza eskola ofizialean ez den beste batean daukaten izangaiek espediente-lekualdaketaren agiria aurkeztu beharko dute, beren espedientea dagoen hizkuntza eskola ofizialetik esleitu zaienera eramatekoa, hain zuzen.
3.5. 2020-2021 ikasturteko matrikula librea egiteko kostuak maiatzaren 12ko 43/2020 Foru Aginduan ezarrita daude (2020ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 25ekoa).
3.5.1. Ordainketa egiten ez bada, ulertuko da matrikula ez dela osorik egin.
3.5.2. Probetara aurkezten ez diren ikasleek ez dute sartutako diru zenbatekoa itzultzeko eskubiderik izanen.
3.5.3. Matrikularen zenbatekoa itzuliko da, bakar-bakarrik, onartuen behin betiko zerrendak argitaratu aurretik eskatuz gero (apirilaren 19a baino lehen).
3.6. Matrikulak onartzea.
3.6.1. Matrikula egiaztatzeko epean ikusten bada inkongruentziak daudela aurreinskripzioan eman diren datuen eta matrikula egiteko aurkezten den dokumentuen artean, matrikula hori deuseztu egingo da.
3.6.2. Onartu diren eta onartu ez diren matrikulen behin-behineko zerrendak eskola bakoitzaren web-orrian argitaratuko dira apirilaren 12ko 10:00etan.
3.6.3. Behin-behineko zerrenden aurkako alegazioak apirilaren 12tik 14ra bitarte aurkezten ahalko dira, posta elektronikoaren bidez edo kasuan kasuko eskolan bertaratuz.
3.6.4. Onartu diren eta onartu ez diren matrikulen behin betiko zerrendak eskola bakoitzaren web-orrian argitaratuko dira apirilaren 19ko 14:30ean.
4. Ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena.
Maila bakoitzeko zehaztasunei buruzko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen dira ebaluazioa, kalifikazioa eta ziurtapena.
5. Desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak.
5.1. Behar den minusbaliotasun edo desgaitasun agiria aurkeztuz, ziurtapen probak ohiko moduan egiterik ez dutela justifikatzen duten ikasleek denbora eta baliabideen aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte 2021eko apirilaren 23a baino lehen.
5.2. Minusbaliotasun maila aitortua %33koa edo handiagoa baldin bada, Hezkuntza Departamentuak bere zerbitzu pedagogikoei aholkua eskatuko die, desgaitasun motaren eta mailaren arabera nolako egokitzapenak egin behar diren jakiteko.
2. ERANSKINA
Ziurtapen proba bateratuen egutegia araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzentzat, 2020-2021 ikasturterako
2020-2021 ikasturteko ziurtapen proben idatzizko ataletarako egutegi hau ezartzen da, bera eta bakarra izanen dena Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetako ikasle ofizialentzat zein libreentzat:
HIZKUNTZA | MAILA | ARRUNTA | BEREZIA |
2021eko maiatza/ekaina | 2021eko iraila |
Alemana | A2 | 6/9 (arratsaldean) | 9/7 (goizean) |
B1 | 5/25 (arratsaldean) | 9/2 (goizean) |
B2 | 6/11 (arratsaldean) | 9/10 (goizean) |
C1 | 6/10 (arratsaldean) | 9/8 (goizean) |
Euskara | B1 | 6/7 (arratsaldean) | 9/3 (arratsaldean) |
B2 | 5/27 (arratsaldean) | 9/7 (arratsaldean) |
C1 | 5/24 (arratsaldean) | 9/1 (arratsaldean) |
Frantsesa | A2 | 6/1 (arratsaldean) | 9/7 (goizean) |
B1 | 5/21 (arratsaldean) | 9/3 (goizean) |
B2 | 6/8 (arratsaldean) | 9/13 (arratsaldean) |
C1 | 6/1 (arratsaldean) | 9/9 (goizean) |
Ingelesa | B1 | 5/26 (arratsaldean) | 9/2 (arratsaldean) |
B2 | 5/31 (arratsaldean) | 9/6 (arratsaldean) |
C1 | 5/28 (arratsaldean) | 9/8 (arratsaldean) |
C2* | 5/21 (goizean) | 9/8 (arratsaldean) |
Italiera | A2 | 5/25 (goizean) | 9/1 (goizean) |
B1 | 5/28 (goizean) | 9/6 (goizean) |
B2 | 5/25 (goizean) | 9/1 (goizean) |
C1 | 5/28 (goizean) | 9/6 (goizean) |
* Ikasle ofizialak soilik. |
Hizkuntza eta maila bakoitzaren ahozko adierazpenaren azterketaren deialdiko egutegiak hizkuntza eskola bakoitzaren web-orrian argitaratuko dira.
3. ERANSKINA
Zentro bakoitzaren eragin eremuaren barruko udalak
BIZILEKUA (HERRIA) | AZTERKETA ZENTROA |
Abaigar | Lizarra |
Abartzuza | Lizarra |
Abaurregaina | Iruña |
Abaurrepea | Iruña |
Aberin | Lizarra |
Ablitas | Tutera |
Adios | Iruña |
Aguilar Kodes | Lizarra |
Oibar | Iruña |
Allin | Lizarra |
Allo | Lizarra |
Altsasu | Iruña |
Ameskoabarrena | Lizarra |
Antzin | Lizarra |
Andosilla | Lizarra |
Antsoain | Iruña |
Anue | Iruña |
Añorbe | Iruña |
Agoitz | Iruña |
Araitz | Iruña |
Arakil | Iruña |
Aranaratxe | Lizarra |
Aranguren | Iruña |
Arano | Iruña |
Arantza | Iruña |
Aras | Lizarra |
Arbizu | Iruña |
Artzibar | Iruña |
Arellano | Lizarra |
Areso | Iruña |
Arguedas | Tutera |
Aria | Iruña |
Aribe | Iruña |
Armañantzas | Lizarra |
Arroitz | Lizarra |
Arruazu | Iruña |
Artaxoa | Tutera |
Artazu | Lizarra |
Atetz | Iruña |
Auritz | Iruña |
Aiegi | Lizarra |
Azagra | Lizarra |
Azuelo | Lizarra |
Bakaiku | Iruña |
Barañain | Iruña |
Barasoain | Tutera |
Barbarin | Lizarra |
Bargota | Lizarra |
Barillas | Tutera |
Basaburua | Iruña |
Baztan | Iruña |
Beintza-Labaien | Iruña |
Beire | Tutera |
Beraskoain | Iruña |
Bera | Iruña |
Berbintzana | Tutera |
Beriain | Iruña |
Berriobeiti | Iruña |
Berriozar | Iruña |
Bertizarana | Iruña |
Betelu | Iruña |
Bidaurreta | Iruña |
Biurrun-Olkotz | Iruña |
Buñuel | Tutera |
Burgi | Iruña |
Burlata | Iruña |
Cabanillas | Tutera |
Cabredo | Lizarra |
Cadreita | Lizarra |
Caparroso | Tutera |
Cárcar | Lizarra |
Zarrakaztelu | Tutera |
Cascante | Tutera |
Kaseda | Tutera |
Castejón | Tutera |
Gazteluberri | Iruña |
Oltza Zendea | Iruña |
Cintruénigo | Tutera |
Zirauki | Lizarra |
Ziritza | Iruña |
Zizur | Iruña |
Corella | Tutera |
Cortes | Tutera |
Desoio | Lizarra |
Deikaztelu | Lizarra |
Donamaria | Iruña |
Doneztebe | Iruña |
Etxarri | Iruña |
Eguesibar | Iruña |
El Busto | Lizarra |
Elgorriaga | Iruña |
Eneritz | Iruña |
Eratsun | Iruña |
Ergoiena | Iruña |
Erro | Iruña |
Eslaba | Iruña |
Espartza Zaraitzu | Iruña |
Esprontzeda | Lizarra |
Lizarra | Lizarra |
Esteribar | Iruña |
Etaiu | Iruña |
Etxalar | Iruña |
Etxarri Aranatz | Iruña |
Etxauri | Iruña |
Eulate | Lizarra |
Ezkabarte | Iruña |
Ezkaroze | Iruña |
Ezkurra | Iruña |
Ezporogi | Iruña |
Faltzes | Tutera |
Fitero | Tutera |
Fontellas | Tutera |
Funes | Tutera |
Fustiñana | Tutera |
Galar | Iruña |
Galipentzu | Iruña |
Galoze | Iruña |
Garaioa | Iruña |
Garde | Iruña |
Garinoain | Tutera |
Garralda | Iruña |
Genevilla | Lizarra |
Goizueta | Iruña |
Goñi | Lizarra |
Gorza | Iruña |
Gesalatz | Lizarra |
Girgillao | Lizarra |
Hiriberri Aezkoa | Iruña |
Uharte | Iruña |
Ibargoiti | Iruña |
Igantzi | Iruña |
Iguzkitza | Lizarra |
Imotz | Iruña |
Irañeta | Iruña |
Irurtzun | Iruña |
Izaba | Iruña |
Ituren | Iruña |
Iturmendi | Iruña |
Itza | Iruña |
Itzagaondoa | Iruña |
Itzaltzu | Iruña |
Jaurrieta | Iruña |
Xabier | Iruña |
Txulapain | Iruña |
Lakuntza | Iruña |
Lana | Lizarra |
Lantz | Iruña |
Lapoblación | Lizarra |
Larraga | Lizarra |
Larragoa | Lizarra |
Larraun | Iruña |
Elizagorria | Lizarra |
Leatxe | Iruña |
Legarda | Iruña |
Legaria | Lizarra |
Leitza | Iruña |
Lekunberri | Iruña |
Leotz | Tutera |
Lerga | Iruña |
Lerin | Lizarra |
Lesaka | Iruña |
Lezaun | Lizarra |
Ledea | Iruña |
Lizoainibar-Arriasgoiti | Iruña |
Lodosa | Lizarra |
Longida | Iruña |
Los Arcos | Lizarra |
Irunberri | Iruña |
Lukin | Lizarra |
Luzaide | Iruña |
Mañeru | Lizarra |
Marañón | Lizarra |
Martzilla | Tutera |
Mélida | Tutera |
Mendabia | Lizarra |
Mendaza | Lizarra |
Mendigorria | Tutera |
Metauten | Lizarra |
Milagro | Tutera |
Mirafuentes | Lizarra |
Miranda Arga | Tutera |
Elo | Iruña |
Monteagudo | Tutera |
Morentin | Lizarra |
Mues | Lizarra |
Murchante | Tutera |
Murieta | Lizarra |
Murillo el Cuende | Tutera |
Murillo el Fruto | Tutera |
Muruzabal | Iruña |
Nabaskoze | Iruña |
Nazar | Lizarra |
Noain (Elortzibar) | Iruña |
Obanos | Iruña |
Otsagabia | Iruña |
Oko | Lizarra |
Odieta | Iruña |
Oitz | Iruña |
Olaibar | Iruña |
Olazti | Iruña |
Olexoa | Lizarra |
Erriberri | Tutera |
Ollaran | Iruña |
Oloritz | Tutera |
Orbaizeta | Iruña |
Orbara | Iruña |
Orisoain | Iruña |
Orkoien | Iruña |
Orontze | Iruña |
Orotz-Betelu | Iruña |
Orreaga | Iruña |
Oteitza | Lizarra |
Iruña | Iruña |
Azkoien | Tutera |
Petilla Aragoi | Iruña |
Piedramillera | Lizarra |
Pitillas | Tutera |
Gares | Iruña |
Puiu | Tutera |
Ribaforada | Tutera |
Erromantzatua | Iruña |
Erronkari | Iruña |
Zare | Iruña |
Saldias | Iruña |
Jaitz | Lizarra |
San Adrián | Lizarra |
San Martin Unx | Tutera |
Zangoza | Iruña |
Santsol | Lizarra |
Santakara | Tutera |
Sartze | Iruña |
Sartaguda | Lizarra |
Sesma | Lizarra |
Sorlada | Lizarra |
Sunbilla | Iruña |
Tafalla | Tutera |
Tebas-Muru Artederreta | Iruña |
Tirapu | Iruña |
Torralba del Río | Lizarra |
Torres del Río | Lizarra |
Tutera | Tutera |
Tulebras | Tutera |
Ukar | Iruña |
Uharte Arakil | Iruña |
Uxue | Tutera |
Ultzama | Iruña |
Untziti | Iruña |
Untzue | Tutera |
Urdazubi | Iruña |
Urdiain | Iruña |
Urraulgoiti | Iruña |
Urraulbeiti | Iruña |
Urrotz | Iruña |
Urrotz-Hiria | Iruña |
Urzainki | Iruña |
Uterga | Iruña |
Uztarroze | Iruña |
Deierri | Lizarra |
Valtierra | Tutera |
Viana | Lizarra |
Bidankoze | Iruña |
Alesbes | Tutera |
Villamayor de Monjardín | Lizarra |
Villatuerta | Lizarra |
Atarrabia | Iruña |
Esa | Iruña |
Zabaltza | Iruña |
Ziordia | Iruña |
Zizur Nagusia | Iruña |
Zubieta | Iruña |
Zugarramurdi | Iruña |
Zúñiga | Lizarra |
Iragarkiaren kodea: F2101927