39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

5/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 2koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kentzen baita Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Erregistro Orokorreko bulegoko erregistro laguntzailea.

Irailaren 10eko 183/2007 Foru Dekretuaren bitartez Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoa sortu zen. Ordutik hona estatutuek erregulazio bat baino gehiago izan dituzte. Horietatik azkena azaroaren 6ko 303/2019 Foru Dekretua izan zen, zeinak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuan erregistro laguntzailea kentzea proposatu du, erregistro kopuru urriagatik eta 5 solairuko eraikin bateko hirugarren solairuan izanen den bulego batera erakunde autonomoa lekualdatzeak duen eraginagatik.

Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuak ezartzen du Lehendakaritza Departamentuko kontseilariaren eskumena dela Erregistro bulego berriak irekitzea eta ixtea (2.4 artikulua), denak daudelako, eginkizunen aldetik, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren menpe, erregistro bakarra den aldetik.

Horrenbestez, ikusirik Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileak egindako eskaera eta Herritarren Arretarako Ataleko txostena, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuak ontzat emanik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuan dagoen Erregistro orokorreko bulegoko erregistro laguntzailearen azkentzea deklaratzea.

2. Foru agindu hau igortzea Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutura, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzura, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegora.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 2an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2101682