39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

166/2021 EBAZPENA, 2021eko otsailaren 1ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-taldeei eta atxikitako doktoretza ondoko kontratuetarako 4 laguntzaren deialdia, eta horretarako gastua baimentzen da

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak, 2020ko urriaren 29an egindako bileran, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-taldeei atxikitako doktoretza ondoko kontratuetarako 4 laguntzaren deialdia onestea erabaki zuen.

Ikusirik Unibertsitateko Aholkularitza Juridikoak egin duen txostena.

Ikusirik Unibertsitateko Kontabilitate Atalak egin duen kreditu erreserbaren egiaztagiria.

Ikusirik Ikerketako errektoreordeak egindako proposamena.

Kontuak ikuskaturik eta aldeko fiskalizazioa eginik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-taldeei atxikitako doktoretza ondoko kontratuetarako 4 laguntzaren deialdia 2021. urterako, ebazpen honen eranskinean azaltzen diren oinarrien arabera. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Espainiako Sisteman Sartzeko kontratuen bidez gauzatuko dira (Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko Legearen 22. artikulua). Kontratuek 1.600 euro-ko 14na lansari izanen dituzte, eta 2021eko martxoaren 1ean hasiko dira.

Bigarrena.–Deialdi honek sortzen duen gastua egiteko baimena ematea. Gehienez ere, 117.776euro-koa izanen da. Sortzen den gastua Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontuko partida hauei egotziko zaie:

–2021eko aurrekontua:

  • 32300013108 Ikertzaileak: 74.666,67 euro.
  • 32300016000 Gizarte Segurantza: 23.480 euro.

–2022ko aurrekontua:

  • 32300013108 Ikertzaileak: 14.933,33 euro.
  • 32300016000 Gizarte Segurantza: 4.696 euro.

Hirugarrena.–Aukera egonen da laguntzen zenbatekoa eta kopurua handiagotzeko, deialdia finantzatzeko aurrekontu handiagoa baldin badago.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ikerketako errektoreordeari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, eta kontratuak atxikitzen zaizkien ikerketa-taldeetako arduradunei.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki taula elektronikoan argitara dadila agintzea. Halaber, Unibertsitateko baliabide elektronikoen bidez ahalik eta hedapen handiena izan dezan arduratuko da Ikerketa Zerbitzua.

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta, bere aurka eta bere oinarrien aurka, zilegi da aukerako berraztertze errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita biak ere.

Iruñean, 2021eko otsailaren 1ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO IKERKETA-TALDEEI ATXIKITAKO DOKTORETZA ONDOKO 4 LAGUNTZATARAKO DEIALDIA, 2021. URTEA

(2021eko otsailaren 1eko 166/2021 Ebazpenaren Eranskina)

I. KAPITULUA

Deialdiaren xedea eta modalitateak

1. Laguntza modalitateak.

Ikerketa taldeei atxikitako doktoretza ondoko 4 laguntzaren deialdia deialdian dauden xedapen komunek eta berariazkoek arautuko dute, eta laguntzak emateko behar besteko aurrekontua behar da. Deialdian ondoko laguntzak sartzen dira:

–Biofilm Microbianoak taldeari atxikitako laguntza bat.

–Estatistika Espaziala taldeari atxikitako laguntza bat.

–Adimen Artifiziala eta Arrazonamendu Hurbila taldeari atxikitako laguntza bat.

–TAMA taldeari atxikitako laguntza bat.

2. Eskatzaileen betebeharrak.

2.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza ondoko ikertzaileen prestakuntzarako laguntzek bi helburu nagusi dituzte: doktore titulua eskuratu berri duten ikertzaileen ikerketa-gaitasuna bultzatzea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-institutuen ikerketa-jarduna areagotzea.

2.2. Guztientzako betebeharrak:

a) Doktorea izatea 2020ko abenduaren 31n.

b) Laguntzaren zuzendaria laguntza eskatzen zaion ikerketa taldera atxikita egon dadila.

2.3. Betebeharrak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira. Haiek ez betetzea baztertzeko arrazoi izan daiteke.

3. Laguntzen araubide juridikoa.

3.1. Laguntzen onuradunen eskubideak eta betebeharrak deialdi honetan ezarritakoak izanen dira, baita aplikatzekoa zaien legeria indardunean ezartzen den beste edozein ere.

3.2. Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 22. artikuluan ezarritakoak arautuko ditu kontratuak.

3.3. Laguntzaren onuraduna laguntza atxikita daukan ikerketa-taldean hasiko da.

3.4. Deialdi honetan jasotzen diren laguntzek ez dute inolaz ere konpromisorik ezartzen onuradunak gerora Nafarroako Unibertsitate Publikoko plantillan sartzeko.

3.5. Deialdi honen babesean laguntza bat jasotzea bateraezina da funts publiko edo pribatuekin finantzaturiko beste laguntza edo beka batzuekin, bai eta laguntzaren onuradunari kontratu edo estatutu lotura ekartzen dioten soldata edo lansariekin ere. Nolanahi ere, badira salbuespen batzuk, betiere Ikerketako errektoreordeak horretarako baimena ematen badu:

–Prestakuntzan dauden ikertzaileek egiten duten ikerketa-jarduerarekin zuzenki loturik dauden ikerketa- edo irakaskuntza-lanetatik datozen ordainsariak, bai eta beste hauetatik datozen osagarriak ere: I+G proiektuetako parte-hartze baimenduak, eta 2001eko abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa aplikatuz egindako kontratuak (2007ko apirilaren 14ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuen aipatu legea).

–Ikertzaileen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzeko laguntza osagarriak.

–Ikerketako errektoreordearen arabera emandako laguntzaren xedea garatzeari traba egiten ez dioten jarduerengatik noizean behin jasotako laguntzak.

4. Eskaerak aurkezteko forma eta epea.

4.1. Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, Iruñeko campusean (Arrosadia z.g., 31006) zein Tuterakoan (Tarazonako etorbidea z.g.), astelehenetik ostiralera eta 08:30etik 14:30 arte, edo 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluaren b apartatuan eta hurrengoetan aipatzen diren bitarteetako edozeinen bidez.

Eskaera posta bulego batean aurkeztekotan, gutun-azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruñea).

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

5. Eskaera egiteko inprimakiak eta dokumentazioa.

a) Inprimaki normalizatua, unibertsitatearen webgunetik deskargatzen ahal dena. Eskaera bete eta gero, izenpeturiko ale bat aurkeztu beharko da Erregistro Orokorrean, kasu bakoitzean eskatzen diren dokumentuekin batera. Laguntzaren zuzendariak inprimakian jasotzen den kontratua atxikiko zaion ikerketa-taldeko kide izan behar du. Hark laguntzari oniritzia emateak esan nahi du izenpetzailea tutoretzat onartzen dela, Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Estatutuak eta Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legeak ezartzen dituzten ondorioetarako, eta deialdi honetan ezarritako oinarriak onartzen direla. Laguntzaren zuzendaria Unibertsitateari lotuta egongo da laguntza horren onuradunaren kontratazio aldiak iraun bitartean.

b) Merezimenduen zerrendaren inprimakia (laburpena). Helbide berean dagoena:

Inprimakiarekin batera, alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko da. Agiriz egiaztatutako merezimenduak balioetsiko dira bakarrik. Merezimenduak aurkeztu eta frogatzea ez denez baldintza baztertzailea deialdian, eskatzaileak ez badu dokumentazio hori aurkezten, Unibertsitateak ez ditu merezimendu horiek balioetsiko eta ez du eskatuko haiek egiaztatzea.

Ez dira kontuan hartuko egiaztatzeko eskumena eskuordetua ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek jaulkitzen dituzten agiriak.

c) Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.

d) Doktore tituluaren aurreko tituluaren fotokopia.

e) Doktore tituluaren fotokopia edo eskatu izanaren egiaztagiria.

f) Garatu nahi den ikerketa proiektua.

Deialdi honen oinarrietan interesdunei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan baldin badago jada, ez dira dokumentazio hori aurkeztera behartuak egonen, baina hala dela adierazi beharko dute idazki batean. Idazki horretan, zein dokumentu den eta zein egunetan eta zein administrazio unitatetan aurkeztu zen identifikatu behar dute.

Merezimenduak egiaztatzen dituzten agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatziak badaude, hizkuntza horietako batera egindako zinpeko itzulpena erantsi beharko da.

6. Hautapen batzordeak.

Hautapen Batzorde hauek hautatuko dituzte izangaiak:

Hautapen batzorde bat zehaztuko da proposatutako laguntza bakoitzerako.

6.1. Biofilm Microbianoak taldeari atxikitako laguntza:

–Cristina Solano Goñi.

–Iñigo Lasa Uzcudun.

–Jon Veramendi Charola.

6.2. Estatistika Espaziala taldeari atxikitako laguntza:

–Ana Fernández Militino andrea.

–María Dolores Ugarte Martínez.

–Tomás Goicoa Mangado.

6.3. Adimen Artifiziala eta Arrazonamendu Hurbila taldeari atxikitako laguntza:

–Humberto Bustince.

–Francisco Javier Fernández Fernández.

–Carlos Lopez Molina.

6.4. TAMA taldeari atxikitako laguntza:

–Andoni Gil.

–Sofía Korili.

–Iñaki Pérez de Landazábal.

7. Hautatzeko irizpideak.

Atal honetan ezarritakoari jarraikiz hautatuko dira izangaiak, eta kasuan kasuko talde edo institutuko Ebaluazio Batzordeak proposatuko ditu:

7.1. Biofilm Microbianoak taldeari atxikitako laguntza

–Eskatzailearen curriculuma, eranskinean ezarritakoaren arabera, 60 puntu gehienez ere.

–Eskatzaileak aurkeztutako ikerketa proiektua, 30 puntu gehienez ere. Izangaiak garatu nahi duen proiektuaren kalitatea balioetsiko da, eta taldearen ikerketa lerro hauetara egokitzen den:

  • Biofilm bakterianoen eraketa prozesuaren analisi molekularra.
  • Seinalearen transdukzio sistemen funtzionamendua bakterioetan erregulatzen duten oinarri molekularrak.

–Elkarrizketa pertsonala, 10 puntu gehienez ere (soilik lehen 3 izangaiei emango zaizkie, behin aurreko bi atalak baloratuta).

–Esperientzia frogatua eta egiaztagarria edukitzea ikerketa jarduera hauetan: bakterio gram negatibo eta gram positiboen manipulazio genetikoa, biologia molekularraren teknikak, bioinformatika eta bakterio patogenoen birulentzia-saiakuntzak animalia-ereduetan. Lan ziurtagirien, egindako ikastaroen frogagirien, argitalpen zientifikoen edo biltzarretako komunikazioen bidez egiaztatuko da esperientzia hori, eta curriculumaren barrenean baloratuko da.

Hautaketa prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 40 puntu da.

7.2. Estatistika Espaziala taldeari atxikitako laguntza.

–Eskatzailearen curriculuma, eranskinean ezarritakoaren arabera, 40 puntu gehienez ere.

–Eskatzaileak aurkeztutako ikerketa proiektua, 40 puntu gehienez ere. Izangaiak garatu nahi duen proiektuaren kalitatea baloratuko da, eta taldearen ikerketa lerro hauetara egokitzen den:

  • Modelo estatistiko aurreratuak.
  • Sateliteetatik egindako irudien tratamendu estatistikoa.
  • Modelizazio espaziala eta/edo espazio-tenporala, eta zenbait arlotan dituzten aplikazioak (osasun publikoan eta teledetekzioan, besteak beste).
  • Estimazioa azalera txikietan.

–Elkarrizketa pertsonala, 20 puntu.

–Ikerketaren jarduera hauetako bakoitzeko esperientzia (frogatua eta egiaztatzeko modukoa): modelo estatistikoen R-ko inplementazioa, inferentzia klasikoen zein bayestarren gaineko ezagutza, R-ko programazioa, algoritmoen diseinua. Curriculumean zein elkarrizketa pertsonalean baloratuko dira.

Hautaketa prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 40 puntu da.

7.3. Adimen Artifiziala eta Arrazonamendu Hurbila taldeari atxikitako laguntza.

–Eskatzailearen curriculuma, eranskinean ezarritakoaren arabera, 60 puntu gehienez ere.

–Eskatzaileak aurkeztutako ikerketa proiektua, 40 puntu gehienez ere. Izangaiak garatu nahi duen proiektuaren kalitatea baloratuko da, eta taldearen ikerketa-lerro hauetara egokitzen den:

  • Big Datarako sailkatzaile lausoen garapena.

–Esperientzia frogatua eta egiaztagarria edukitzea ikerketa jarduera hauetan guztietan: sailkatzaile lausoen garapena, Big Data problemetarako algoritmo banatuen diseinua, programazioa Javan eta Scalan, Big Datarako frameworken erabilera (batez ere Hadoop eta Spark), eta esperimentuak egin izatea konputazioko klusterretan. Lan ziurtagirien, egindako ikastaroen frogagirien, argitalpen zientifikoen edo biltzarretako komunikazioen bidez egiaztatuko da esperientzia hori, eta curriculumaren barruan balioetsiko da.

7.4. Tama taldeari atxikitako laguntza.

–Eskatzailearen curriculuma, eranskinean ezarritakoaren arabera, 60 puntu gehienez ere.

–Eskatzaileak aurkeztutako ikerketa proiektua, 30 puntu gehienez ere. Izangaiak garatu nahi duen proiektuaren kalitatea balioetsiko da, eta taldearen ikerketa lerro honetara egokitzen ote den: industriako hondakinak balorizatzea eta katalizatzaile eta adsorbatzaile gisa aplikatzea.

–Esperientzia frogatua eta egiaztagarria industriako hondakinen balorizazioan. Lan ziurtagirien, egindako ikastaroen frogagirien, argitalpen zientifikoen edo biltzarretako komunikazioen bidez egiaztatuko da esperientzia hori, eta curriculumaren barruan balioetsiko da, I. eranskinean ezarritakoarekin bat.

Lan ziurtagirien, egindako ikastaroen frogagirien, argitalpen zientifikoen edo biltzarretako komunikazioen bidez egiaztatuko da esperientzia hori, eta curriculumaren barrenean baloratuko da.

–Elkarrizketa pertsonala, 10 puntu gehienez ere (soilik lehen 3 izangaiei emango zaizkie, behin aurreko bi atalak baloratuta).

Hautaketa prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 40 puntu da

7.5. Eskatzailearen curriculuma balioetsiko da deialdiaren eranskineko puntuazio eta banakatze taularen arabera, eta gero osotara lortu dena laguntza bakoitzean ezarritako gehienekoarekin normalizatuko da.

8.–Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.

8.1. Eskaerak aurkezteko epea amaituta, gehienez ere hilabeteko epean, tramitera onartutako eta eskatutako laguntzarako ezarritako eskakizunen bat ez egiaztatzeagatik edo eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik baztertutako eskatzaileen behin-behineko zerrenda onetsiko da, Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez. Ebazpen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da. Ebazpen horretan 5 egun balioduneko epea emanen zaie eskatzaileei, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hautemandako akatsak zuzendu edo erreklamazioa aurkez dezaten. Ezarritako epean egin ezean, eskaera ez da tramitera onartuko.

8.2. Hautapen Batzordeek aurkeztu diren erreklamazioak ebatziko dituzte, eta Ikerketako errektoreordeari bidaliko diote tramitera onartutako eta baztertutako eskaeren behin betiko proposamena.

Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsiko da. Ebazpen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da, eta, haren aurka, zilegi da aukerako berraztertze errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

8.3. Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena argitaratzen denetik gehienez ere bi hilabeteko epean, hautapen batzordeek proposatuta eta Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, puntuazioak eta laguntzen behin-behineko esleipen proposamena onartuko dira. Ebazpena Unibertsitatearen webgunean argitaratuko da, eta, bertan, gehienez ere 5 egun balioduneko epea emanen zaie interesdunei erreklamazioak aurkezteko, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

8.4. Hautapen batzordeek erreklamazioak ebatziko dituzte, eta puntuazioak eta behin betiko esleipen proposamenak onetsi, eta behar den proposamena bidaliko diote Ikerketako errektoreordeari.

Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, deialdi honetako laguntzen behin betiko puntuazioak eta esleipenak onetsiko dira. Ebazpen hori Unibertsitatearen webgunean argitaratuko da, eta, haren aurka, zilegi da aukerako berraztertze errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

8.5. Argitaratzeko webgunea: Unibertsitatearen iragarki-taula elektronikoa.

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa?opcion=2&languageId=100001

Webgunean argitaratzea da Unibertsitateak onarturiko publizitate tresna bakarra. Hala ere, interesdunei posta elektronikoz jakinarazten ahalko zaie, modu osagarrian eta ez-ofizialean.

9. Kontratuaren baldintzak.

9.1. Laguntzak jaso ahal izateko, Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Espainiako Sistemarako Sarrerarako kontratu bat egingo dute onuradunak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 22. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz.

9.2. Kontratuak urtebeteko iraupena izanen du.

9.3. Laguntzen urteko zenbatekoa 1.600 euroko 14 lansari izango da. Hileroko zenbateko horretatik nahitaezko kotizazioari dagokion kuota kenduko da, eta Unibertsitateak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak, lege indardunetan ezarritako moduan.

10. Onuradunen betebeharrak.

10.1. Onuradunak laguntza onartzeak berekin dakar deialdi honetan ezarritako arauak ere onartzea, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak laguntzen jarraipen zientifikorako ezartzen dituenak ere.

10.2. Onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:

–Laguntzaren helburuko ikerketa-lana egiteko xedez, laguntza emateko ebazpenean edo kontratuan adierazten den egunean bertan sartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta, orduan sartzen ez badira, laguntzari uko egiten diotela ulertuko da. Halaber, laguntzari uko egiten zaiola ulertuko da Giza Baliabideen Ataletik kontratua sinatzeko jakinarazpena jasotzen den egunaren hurrengo 5 egunetako batean sinatzen ez bada.

–Ikerketako errektoreordeak, interesdunak eskatuta, laguntzaren zuzendariaren oniritziarekin, sarrera atzeratzeko baimena eman dezake, horretarako larritasun handiko arrazoiak daudenean. Bateraezintasun arrazoiak ez dira larritasun handikotzat jotzen lanean hasteko eguna atzeratzeko.

–Laguntza atxikita daukan ikerketa-taldean beren lana aprobetxamenduz egitea.

–Laguntzarekin lotutako lana garatzean lortu dituzten informazio zientifikoak edo teknikoak ez zabaltzea, laguntzaren zuzendariaren baimenik ez badute.

–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeari igortzea egindako lanari buruz eskatzen zaizkion txostenak, laguntzaren zuzendariak ontzat emanak.

–Laguntzak iraun duen aldian egiten diren argitalpen guztietan eta ikerketa jardueretatik eratorritako beste emaitza guztietan agerraraztea Nafarroako Unibertsitate Publikoak emandako finantzaketa izan dutela.

–Kontratua bukatu ondoren, egindako lanaren azken oroitidazkia aurkeztu beharko da, laguntzaren zuzendariak ontzat emana, lan bizitzaren ziurtagiriarekin batera.

10.3. Deialdi honetan aipatzen diren betebeharrak ez betetzeak emandako laguntza baliogabetzea ekarriko du, eta bidegabeki jasotako diru-kopuruak itzuli behar izatea ere ekar dezake, hala agintzen baitu dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko erregimen orokorra arautzen duen 2005eko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak.

10.4. Erdietsitako laguntzari uko egiten diotenek laguntzaren zuzendariaren sinadura daukan idazkia bidaliko diote Ikerketako errektoreordeari, eta, bertan, horretarako arrazoiak eman. Deialdi honetako gainerako eskatzaileek beteko dituzte kontratua hasi eta hurrengo 3 hilabeteetan gertatzen diren hasierako kontzesio berrien bajak, laguntzak emateko ebazpenean onetsitako balorazioan ezarritako ordenaren arabera betiere. Laguntzari uko egiteko eskaera ondorio-eguna baino 7 egun lehenago aurkeztu behar da beranduenez. Kontratazio denboraren maximotik deskontatuko dira uko egin zaion laguntzaren hasierako onuradunek hartutako hilabeteak.

10.5. Laguntza hauen onuradunek Nafarroako Unibertsitate Publikoari lagatzen dizkiote laguntzaren helburu den ikerketa-jardueraren ondorioz sortzen diren emaitzen gainean izan ditzaketen eskubide guztiak. Unibertsitateak laguntzen onuradunei egile edo asmatzaile eskubideak aitortuko dizkie lortzen lagundu duten emaitzen gainean, Unibertsitateko kontratupeko ikertzaileei edo ikertzaile funtzionarioei dagozkien baldintza berdinetan.

11. Onura sozialak.

Sinatutako kontratuari dagozkion lan arloko eta arlo sozialeko onurak edukiko dituzte laguntzen onuradunek.

12. Irakaskuntza

12.1. Laguntza hauen onuradunek zilegi dute baimena eskatzea irakaskuntza-lanetan laguntzeko Unibertsitateko sail batean prestakuntzarako xedez, baldin eta laguntzaren zuzendaria eta ukitutako saileko zuzendaria ados badaude. Urtean laurogei ordu har ditzake gehienez lankidetza horrek.

12.2. 2018ko maiatzaren 30eko Gobernu Kontseiluak onetsitako prozeduraren arabera eskatuko da baimena, eta behar den inprimaki normalizatua aurkeztuko da dagokion laguntza administratiborako unitatean, aipatu prozeduran ezarritakoaren arabera.

13. Laguntzak etetea.

Laguntza hauen onuradunek eskubidea edukiko dute Gizarte Segurantzaren erregimeneko prestazioak jasotzeko, deialdian azaltzen den moduan, Gizarte Segurantzari buruzko Legearen Testu Bateratua onesten duen 1994ko ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoekin bat, haien sorburu diren gorabeherek irauten duten artean. Baimenei dagokienez, Langileen Estatutuak eta aplikatzekoak diren lege indardunek ezarritakoari jarraituko zaio.

Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 22 c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako egoeretan eten eginen da kontratuaren iraupenaren konputua: aldi baterako ezintasuna, haurdunaldiko arriskua, amatasuna, adopzioa edo harrera, arriskua bularra ematean eta aitatasuna.

Kasu horietan guztietan kontratua luzatzeko eskatzen ahalko da etena sortu duen egoerak zenbat denbora irauten duen, hainbeste. Aldi baterako ezintasunen kasuan, nolanahi ere, hiru hilabete edo hortik gora behar du izan kontratua luzatzeko. Luzapena ematen ahalko da soilik baldin eta laguntza behar bezala aprobetxatzen ari dela dioen aldeko txostena ematen bada, behar besteko aurrekontu zuzkidura badago eta kontratua bukatu baino bi hilabete lehenago eskatzen bada beranduenez.

14. Datuen babesa.

Parte-hartzaileek deialdi honetan ematen dituzten datu pertsonalak arau hauen arabera tratatuko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduaren gaietan pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

Tratamendu honen xedea ikerketaren kudeaketa administratiboa da, eta bere oinarri juridikoa, botere publikoa baliatzea eta interes publikoa betetzea, betiere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduko 6.1.e) artikuluaren arabera. Zehazki, xedea ikertzaile gazteak prestatzea da, urtero ikertzaileak prestatzeko laguntzen deialdia eginez prestakuntzan dauden ikertzaileen lana sustatzeko.

Tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da, eta interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, bai eta beste eskubide batzuk ere, delegado.protecciondatos@unavarra.es helbideaz baliatuz, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko Lege Organikoko 11. artikulutik 18. artikulura bitartean ezarritakoaren arabera.

NUPek identifikazio- eta harreman-datuak, sinadura, merezimenduen zerrenda eta titulazioari, kalifikazio akademikoari, curriculumari eta ikerketa-jarduerari buruzko datuak tratatuko ditu. Era berean, aurreikusten da esleitutako laguntzak eta onuradun esleipendunak NUPen webgunean argitaratuko direla. Azkenik, bankuko datuak ere tratatuko dira onuradunei ordainketak egiteko.

15. Ikerlanak argitaratzea.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta Unibertsitatearen baliabide elektronikoen bidez zabaldu.

16. Errekurtsoak.

Deialdi hau onesten duen ebazpenaren aurka eta deialdiko oinarrien aurka, zilegi da aukerako berraztertze errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

ERANSKINA

Curriculuma balioesteko baremoa

KATEGORIAK

Argitalpenak

20

Biltzarrak

8

Egonaldiak

10

Proiektuetan parte hartzea

5

Doktoretza aurreko laguntzak eduki izana

10

Beste merezimendu batzuk

7

EKARPENA

MAILA

PUNTUAK

1

JCR artikuluak Q1-en

1

Argitalpenak 7. atalean aipatutako gaietan, laguntza bakoitzean

Gehieneko
normalizatua
20

2

Patenteak

1

3

JCR artikuluak Q2-n

0,75

4

JCR artikuluak Q3-n

0,5

5

JCR artikuluak Q4-n

0,25

6

Monografiak

1

7

Nazioarteko liburuak, osorik.

1

8

Nazioko liburuak, osorik.

0,5

9

Nazioarteko liburuetako kapituluak

0,4

10

Nazioko liburuetako kapituluak

0,1

11

Beste argitalpen batzuk

0,2

12

Hitzaldiak, gonbidaturik, nazioarteko biltzarretan.

1,2

Biltzarrak 7. atalean aipatutako gaietan, laguntza bakoitzean

Gehieneko
normalizatua
8

13

Hitzaldiak, gonbidaturik, nazioko biltzarretan.

0,4

14

Komunikazioak edo posterrak nazioarteko biltzarretan

0,5

15

Komunikazioak edo posterrak nazioko biltzarretan

0,3

16

Egonaldiak

Puntuazioa, gehienez ere

10

17

Europar Batasuneko proiektuak

0,6

Proiektuak 7. atalean aipatutako gaietan, laguntza bakoitzean

Gehieneko
normalizatua
5

18

Plan Nazionaleko proiektuak edo parekatuak

0,4

19

Esparru autonomikoko proiektuak

0,2

20

Unibertsitateek finantzaturiko lehia-proiektuak

0,2

21

Kontratuetan parte hartzea. Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 83. art.

0,1

22

Doktoretza aurreko laguntzak eduki izana

Puntuazioa, gehienez ere

10

23

Hizkuntzak

2

Beste merezimendu batzuk

Gehieneko
normalizatua
7

24

Gaiarekin lotura duen jarduera profesionala*

3

25

Prestakuntza ikastaroak*

2

–7. atalean aipatutako gaietan, laguntza bakoitzean.

Merezimenduen kalkuluaren xehetasunak.

Kasu guztietan, onetsitako edo argitaratutako ekarpenak hartuko dira aintzat. Proiektu, ikastaro eta abarretako parte-hartzea behar bezala dokumentatu behar da.

Argitalpenak, komunikazioak eta txostenak: onartu direla edo argitaratu direla egiaztatu behar da. Biltzarretako akta liburuak ez dira argitalpenak balira bezala puntuatuko. Biltzarretara joatea baina entzule gisa prestakuntza ikastaroen atalean hartuko da kontuan.

Proiektuak: beharrezkoa da eskatzailea ofizialki proiektuaren ikerketa edo lan taldekoa dela egiaztatzea, proiektuaren erakunde arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa ez bada; kasu horretan, proiektuaren eta deialdiaren datuak adieraziko dira, dokumentazioa errazago topatu ahal izateko. Ez dira baliozkoak izanen proiektuaren ikertzaile arduradunak emandako frogagiriak.

Kontratuak: ULOren 83. artikuluaren arabera egindako kontratuetarako atxikipenak balioetsiko dira soilik, betiere taldekide gisa agertzen badira kontratuaren testuan edo beka edo lan kontratu bat izan baldin badute.

Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezin izanen da merezimendu bera bi ataletan aurkeztu.

–Argitalpenak: gehieneko normalizatua 20 puntu. Ekarpenak honela balioetsiko dira: artikuluak aldizkarietan Q1-en, puntu 1; Q2-n, 0,75 puntu; Q3-n, 0,5 puntu, eta Q4-n, 0,25 puntu. Monografiak eta nazioarteko liburuak osorik, puntu 1; patenteak, puntu 1; nazioko liburuak osorik, 0,5 puntu; nazioarteko liburuko kapituluak, 0,4 puntu; nazioko liburuetako kapituluak, 0,1 puntu; beste argitalpen batzuk, 0,2 puntu. Gero puntuazioak normalizatuko dira, eta 20 puntu emango zaizkio eskatzaile balioetsienari.

–Biltzarretan parte hartzea (komunikazioak edo posterrak biltzarretan): gehieneko normalizatua 8 puntu. Ekarpenak honela balioetsiko dira: nazioarteko biltzarretarako txosten gonbidatuak, 1,2 puntu; nazioko biltzarretarako txosten gonbidatuak, 0,4 puntu; nazioarteko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,5 puntu; nazioko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,3 puntu. Azkenik puntuazioak normaltzen dira, eta gehien balioesten den eskatzaileari 8 puntu emango zaizkio. Biltzarretako txostenen kasuan, gonbidaturik egiten badira, beharrezkoa da biltzarreko gonbidapena agiriz egiaztatzea.

–Egonaldiak ikerketa zentroetan: 10 puntu, gehienez ere. Jatorrizkoa ez den erakundean egindako egonaldia balioetsiko da, 0,5 hilabete bakoitzeko. Egonaldia egin dela eta haren iraupen osoa egiaztatu behar da.

–Finantzaturiko ikerketa proiektuetan parte hartzea: gehieneko normalizatua 5 puntu. Ekarpenak honela balioetsiko dira: Europar Batasuneko proiektuetan parte hartzea, 0,6 puntu; Plan Nazionaleko proiektuetan edo parekatuetan parte hartzea, 0,4 puntu; autonomia erkidego bateko proiektuetan parte hartzea, 0,2 puntu; Unibertsitateek finantzaturiko proiektu lehiakorretan parte hartzea, 0,2 puntu; ULOren 83. artikuluaren araberako kontratuetan parte hartzea, 0,1 puntu. Azkenik puntuazioak normaltzen dira, eta gehien balioesten den eskatzaileari 5 puntu emango zaizkio.

–Doktoretza aurreko laguntzak eduki izana: 10 puntu, gehienez ere. 2,5 puntu emango dira laguntza eduki den urte bakoitzeko. Laguntzaren iraupen osoa egiaztatu behar da. Laguntzaren jakinarazpena aurkeztea ez da nahikoa, ez baitu justifikatzen denbora guztia erabili denik.

–Beste merezimendu batzuk: gehieneko normalizatua 7 puntu.

–Interes zientifikoko hizkuntzak: 2 puntu, gehienez ere. Bakarrik balioetsiko dira hizkuntza eskola ofizial, Goethe Institut, Alliance Française, Cambridge University eta abarren ziurtagiri ofizialak. C2 maila 0,75 puntuz balioetsiko da, C1 maila 0,5 puntuz, eta B2 maila 0,25 puntuz.

–Prestakuntza ikastaroak: 2 puntu, gehienez ere. Egiaztatzen direnak balioetsiko dira, gehienez ere 200 ordu artekoak, doktoretza-programarako sarbidea ematen duten titulazioak ez diren beste titulazio batzuk, Irakaslanerako Egokitze Ikastaroa (IEI) eta abar, jardunaldi eta biltzarretako parte-hartzea barne. Jardunaldi eta biltzar egun bakoitzeko 5 ordu zenbatuko dira. Iraupena zehazten ez bada, 10 ordu zenbatuko dira. 0,1 puntu emanen dira ikastaroko 10 orduko.

–Ikerketarekin lotutako intereseko lanbide jarduera izateagatik: 3 puntu gehienez, zeina lanaldi osoko 15 hilabeteren baliokidea baita. Prestakuntza bekak eta irakaslanetako lankidetzak ez dira puntuatuko. Ikerketa proiektuen kargura egindako kontratuak proiektuen atalean balioetsiko dira.

Azkenik puntuazioak normaltzen dira, eta gehien balioesten den eskatzaileari 7 puntu emango zaizkio.

Azkenik, atal bakoitzean lortutako puntuazioak batuko dira.

Iragarkiaren kodea: F2101925