39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE DEIA, interesdun direnei Nafarroako Foruzaingoko agenteen lanpostuetarako proben aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan.

Epatze deia, Guillermo Chaverri Reparaz jaunak, Fernando Cornago Labarga jauna ordezkatuz eta haren izenean jarritako 291/2020 adminis-trazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun direnei. Errekurtsoa Barneko zuzendari nagusiaren irailaren 8ko 136/2020 Ebazpenaren kontrakoa da, zeinaren bidez baiesten baita 776 PIZ duen foruzainak ezarritako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Foruzaingoko agenteen lanpostuak lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deitutako prozeduran egindako proba teoriko eta praktikoetako behin betiko emaitzen aurkakoa.

Barneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 9/2021 Ebazpenaren bidez, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igorri da 291/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio espedientea, eta interesdunak epatzen dira demandatu gisa ager daitezen iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita bederatzi eguneko epean.

Iruñean, 2021eko otsailaren 4an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Barneko zuzendari nagusia, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2102068