39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Administrazio Publikoko teknika-rien (arlo juridikoa) deialdiaren aurka.

María Milagrosa Goñi Leza, Ana María Iglesias López, Maite Solano Pitillas eta Juan José Senosiain Oreste jaun-andreek gora jotzeko erre-kurtsoa aurkeztu dute deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) hogeita hamasei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren aben-duaren 1eko 2861/2020 Ebazpenaren bidez onetsitakoa.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. aparta-tuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektroni-koaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2021eko otsailaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagu-sia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2102064