39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 22ko 312/2020 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesdun direnei.

Iragarki honen bidez jakitera ematen da ezen beherago aipatzen diren pertsonek gora jotzeko errekurtso bana jarri dutela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 22ko 312/2020 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez behin betiko zerrenda berariazko batzuk onetsi ziren; hain zuzen ere, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 13ko 221/2020 Ebazpenaren bidez ireki zirenak.

Maisu-maistren kidegoa:

– Gorputz Hezkuntza (euskaraz):

Almudena Juaristi Santos andrea.

Alexander Nieves Ángulo andrea.

–Euskara (Nafarroa):

Almudena Juaristi Santos andrea.

Alexander Nieves Ángulo andrea.

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa:

–Matematika (euskaraz):

Ilargi González Ochoa andrea.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa:

–Komunitatearentzako Zerbitzuak (euskaraz):

Félix Olaortua Epelde jauna.

Hori horrela, eta jarraikiz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari, espezialitate horietan interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2021eko otsailaren 9an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2102141