39. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

45/2021 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behin betiko ebazten baita lanpostu hutsetarako lekualdatze-lehiaketa bat, Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletako funtzionarioen artekoa, iragarri baitzen uztailaren 28ko 193/CT/2020 Ebazpenaren bidez.

Kontuan harturik Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 524. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa (legea abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren eta abenduaren 28ko 4/2018 Lege Organikoaren bidez aldatu zen); Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide sustapenari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 43. artikuluan, hurrengoetan eta xedapen indargabetzaile bakarrean ezarritakoa; eta Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletako funtzionarioen artean lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze-lehiaketarako deia egiten duen uztailaren 28ko 193/CT/2020 Ebazpenaren bederatzigarren oinarria, Justizia Zuzendaritza Nagusi honek xedatu du:

Lehenbizikoa.–Behin betiko ebaztea Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletako funtzionarioen artean lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze-lehiaketa, eranskinean jasotzen denaren arabera. Deialdia uztailaren 28ko 193/CT/2020 Ebazpenaren bidez egin zen.

Bigarrena.–Justizia Ministerioaren webgunean (www.mjusticia.gob.es) adierazten diren funtzionarioak lekualdatze-lehiaketa honetatik bazter uztea.

Hirugarrena.–Adieraztea ezen lehiaketa honetan parte hartu baina destinoa lortu ez duten parte-hartzaileen eskabideak iraungita daudela; beraz, ez dira kontuan hartuko hurrengo lekualdatze-lehiaketetan.

Laugarrena.–Bete gabe uztea lehiaketa honen bidez adjudikatu ez diren lanpostuak, eta adieraztea funtzionario berriek beteko dituztela, salbu zerbitzuaren beharrengatik amortizatu nahi badira. Lehiaketa arruntean lanpostu huts gisa ere iragar daitezke, baldin oposizioen deialdirik egiten ez bada, edo dagokion lan publikoaren eskaintzarengatik beharrezkoa ez bada eman gabe dauden lanpostu guztiak iragartzea.

Bosgarrena.–Jardunean, zerbitzu berezietan edo familiakoak zaintzeko borondatezko eszedentzian dauden eta lehiaketa honetan aipatzen diren kidego edo eskaletara itzultzen ez diren funtzionarioek –hemen ez dira sartuko behin-behinekoz itzuli direnak– ondoren ematen diren egunetan utzi beharko dute oraingo lanpostua: Izapidetze Prozesal eta Administratiboaren kasuan, 2021eko otsailaren 22an, astelehenean; Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren kasuan, 2021eko otsailaren 26an, ostiralean.

Zerbitzu eginkizun egoeran dauden funtzionarioek ez dute nahitaezkoa izanen jatorrizko autonomia erkidegoaren Lurraldeko Justizia Kudeatzailetzara edo organo eskudunera joatea kargu-uztea formalizatzeko, zerbitzu eginkizuna egiten den autonomia erkidegoaren Lurraldeko Kudeatzailetzara edo organo eskudunera joaten ahalko baitira hori egiteko. Horretarako, jatorrizko autonomia erkidegoaren Lurraldeko Kudeatzailetzak edo organo eskudunak agiriak helaraziko dizkio lehiatzailea zerbitzu eginkizuna egiten ari den autonomia erkidegoaren Lurraldeko Kudeatzailetzari edo organo eskudunari.

Seigarrena.–Lehiaketa bidez lortutako lanpostu berriaz jabetzeko epea, aurreko puntuan aipatu diren funtzionarioentzat, oraingo lanpostua utzi eta hurrengo hiru egun baliodunekoa izanen da, funtzionarioak bere herria aldatu beharrik ez badu; zortzi egun baliodunekoa, autonomia erkidego bereko beste herri batera joan behar duenean; eta hogei egun baliodunekoa beste autonomia erkidego batera joan behar duenean; Kanarietako eta Balearretako autonomia erkidegoen eta Ceutako eta Melillako hirien kasuan, epea hilabetekoa izanen da, bai uharteetako edo hiri horietako lanpostua abiaburukoa denean, bai helmugakoa denean. Jabetza hartzeko finkatutako epeari dagozkion lansariak administrazio eskudunak ordainduko ditu, lehiaketan lortutako lanpostuaren arabera.

Zazpigarrena.–Baldin ebazpenak berekin badakar jarduneko zerbitzura itzultzea Justizia Administraziora, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletan, jatorri izanik borondatezko eszedentziako egoera administratiboa (sektore publikoan zerbitzuak emateagatik, interes partikularrengatik, familia elkartzeagatik) edo eginkizunak etetea, puntu honetan sartzen direla behin-behinekoz atxikitako funtzionarioak, jabetza hartzeko epea hogei egun baliodunekoa izanen da, eta ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatuko da. Jabetza hartzeko epe hori ez da ordainduko.

Lehiaketa honen bidez itzultzen diren funtzionarioak itzultzen diren kidego edo eskala horretan behin-behinekoz atxikita badaude, edo Justizia Administrazioko beste kidego edo eskala batean jardunean badaude eta Justizia Administrazioarekiko zerbitzu harremana eten nahi ez badute, aski izanen dute hogei egun balioduneko epean kidego edo eskala berrian jabetza hartzea, eta ulertuko da itzultzen direneko lanpostu berriaz jabetzen diren egunaren bezperan utzi dutela lehengo destinoa. Horretarako, jabetza hartzeko tarte bat beharrezkoa denez, dagokion autonomia erkidegoaren organo eskudunari edo oraingo destinoari dagokion Lurraldeko Justizia Kudeatzailetzari bi egun balioduneko baimen ordaindua eskatzen ahalko diote herriz aldatu beharra badago, salbu Kanarietara, Balear Uharteetara, Ceutara edo Melillara joan beharra daukaten horietan, kasu horretan gehienez ere hiru egun baliodunekoa izanen baita baimena. Edozein kasutan, jabetza hartzeko epearen barrenean hartu behar da baimena. Destino berriaren jabetza hartzea aipatutako baimen egun horietan eginen da.

Autonomia erkidego eskudunak, edo egoki den Lurralde Kudeatzailetzak, eszedentzia ofizioz emanen du jatorrizko kidegoan edo eskalan baldin eszedentzia Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidego edo eskala batean gertatzen bada; kasu horretan ulertuko da beren postua utzi dutela Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletan lanpostua hartu aurreko egunean, hartzekoak etenik gabe jasotzen segitu ahal izateko.

Gaur egun adjudikatutako lanpostuetan diharduten bitarteko funtzionarioek titularrak jabetza hartzearen ondorioz utziko dute lanpostua.

Zortzigarrena.–Zerbitzura itzultzen den funtzionarioak, hain zuzen zazpigarren puntuan adierazten denetako batek, otsailaren 22a edo 26a baino lehen hartzen badu jabetza eta bere lanpostuari dagokion organo judizialean destinoa baldin badu lehiaketan lanpostua lortzeagatik lekualdatu beharra duen jarduneko funtzionario batek, zerbitzu berezietako egoeran edo ahaideak zaintzeko eszedentzian dagoen funtzionario batek edo behin-behinekoz atxikitako funtzionario batek, lanpostua uztean ez zaio jarraituko bosgarren puntuko hurrenkerari, eta honako modu honetan jardun beharko da:

a) Itzultzen den funtzionarioak jabetza hartuko du.

b) Jarduneko funtzionarioak, zerbitzu berezietako egoeran edo ahaideak zaintzeko eszedentzian dagoen funtzionarioak edo behin-behinekoz atxikitakoak bere lanpostua utziko du itzultzen denak jabetza hartzen duen egun berean. Lehenarentzat, orduantxe hasiko da jabetza hartzeko epea (seigarren puntuan adierazitakoa).

c) Bere lanpostua b) atalaren arabera utzi duen funtzionarioak lanpostua oraindik utzi ez duen funtzionario batek okupatzen duen organo judizial batean hartzen badu jabetza, a) eta b) puntuetan bezala jokatuko da, eta horrela hurrenez hurren.

Jarduneko funtzionario batek edo zerbitzu berezietako egoeran edo ahaideak zaintzeko eszedentzian dagoen funtzionario batek jabetza hartzen badu, eta berriz sartu behar duen funtzionario batek edo behin-behinekoz atxikitako funtzionario batek oraindik lanpostua utzi ez badu, honako modu honetan jardun beharko da:

d) Jarduneko funtzionarioak edo zerbitzu berezietako egoeran edo ahaideak zaintzeko eszedentzian dagoen funtzionarioak jabetza hartuko du.

e) Berriz sartu behar duen funtzionarioak edo behin-behinekoz atxikitakoak bere lanpostua utziko du jarduneko funtzionarioak edo zerbitzu berezietako egoeran edo ahaideak zaintzeko eszedentzian dagoenak jabetza hartzen duen egun berean. Lehenarentzat, orduantxe hasiko da jabetza hartzeko epea (zazpigarren puntuan adierazitakoa).

f) Bere lanpostua e) atalaren arabera utzi duen funtzionarioak lanpostua oraindik utzi ez duen funtzionario batek okupatzen duen organo judizial batean hartzen badu jabetza, d) eta e) puntuetan bezala jokatuko da, eta horrela hurrenez hurren.

Bederatzigarrena.–Gaur egun pandemia egoeran gaudenez, destinoko herrian bizilekurik aurkitu ez eta adierazitako epeetan jabetza hartzea ezinezko duten funtzionarioei kargua uzteko eta jabetza hartzeko epea luzatuko zaie. Luzapen hori emanen da, betiere, behar bezala justifikatutako kasuetan eta aipatu egoeran dagoen pertsonaren kasu zehatza konpontzeko behar den ezinbesteko denboran.

Horretarako, dagokion autonomia erkidegoaren Lurralde Kudeatzailetzari edo organo eskudunari jakinaraziko diote aipatu inguruabarra, adjudikatutako destinoan jabetza hartzera joateko ezintasuna egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuz. Ezintasunaren arrazoia bukatzen denean, horren berri jakinarazi beharko diote Kudeatzailetzari edo autonomia erkidegoari. Jakinarazpena egin eta biharamunean utziko du kargua, eta orduan hasiko dira seigarren eta zazpigarren puntuetan jabetza hartzeko ezarritako epeak.

Hamargarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin.

Iruñean, 2021eko otsailaren 11n.–Justiziako zuzendari nagusia, Rafael Sainz de Rozas Bedialauneta.

ERANSKINAK

Adjudikazioen zerrenda

01–Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoa.

02–Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoa.

03–Laguntza Judizialeko Kidegoa.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F2102510