38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

1. poligonoko 1511. eta 1512. lurzatien xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

Villatuertako Udaleko alkateak, 2020ko otsailaren 2an eman 012/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen “Construcciones Belascoain SLk” sustaturiko xehetasun-azterketa, San Miguel industrialdeko Plan Partzialeko D-11 partzelaren lerrokadurak aldatzeko. Partzela hori 1. poligonoko 1511 eta 1512 katastro-partzelek osatzen dute, Los Tilos etorbidean, 22-22A baitaude.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Udaleko osoko bilkurari igorriko zaio, behin betiko onets dadin, bidezkoa bada.

Villatuertan, 2021eko otsailaren 2an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2101657