38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 1777. lurzatian. Hasierako onespena

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko otsailaren 5ean egindako bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa Tuterako HAPOko 4. UIko 1. sektoreko 2.7-1 lurzatirako (5. poligonoko 1777. lurzatia), Renato Alegría Moracho arkitektoak 2020ko azaroan idatzitako proiektuarekin bat etorriz. Sidena Haro XXI SLk sustatu du, eta haren helburua da lurzatiaren eraikuntza bolumetria aldatzea.

Alegazioak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2021eko otsailaren 8an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2102120