38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa hirigintzako araudi partikularraren 2. artikuluan (UC-1 “Zabalgune estentsibo finkatua”). Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:

1.–Behin betiko onestea aldaketa puntuala Udal Planeko determinazio xehatuetan, eta, zehazki, Udal Planeko hirigintzako araudi partikularraren 2. artikuluan (UC-1 “Zabalgune estentsibo finkatua”). Aldaketak espedientean dagoen proposamen-agirian adierazitako edukia izango du.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Jendaurreko aldian, espedientea udal bulegoetan egonen da interesdunen eskura, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ahal izateko.

Zangozan, 2021eko otsailaren 9an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2102180