38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren erabilera-araubidean, nekazaritzako ustiapen naturalerako. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2021eko urtarrilaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Azkoiengo udal plan orokorraren aldaketa egituratzailea, gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren erabilera-araubidea aldatzeko, SNUPrsEN:C balio ertaineko nekazaritzako ustiapen naturalerako, baimendu daitezkeen jardueren zerrendan sartuz “eguzki-energiako eraikuntzak eta instalazioak”. Jarduera hori ez dago zerrendaturik Azkoiengo Udalak sustatutako jarduera baimenduen, baimengarrien edo debekatuen artean; Udalak berak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Azkoienen, 2021eko otsailaren 4an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2101866