38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Plan berezia, igogailuak paratu eta oztopo arkitektonikoak kentzeko Txantrea plazako 1, 2, 4, 8, 10 eta 11 zenbakietan. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko otsailaren 1ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 01-FEB-21 (11/US).

“Ikusirik Nasuvinsak izapidetzeko aurkeztu dituen agiriak 2020ko abenduaren 17an eta 2021eko urtarrilaren 22an igogailuak paratu eta oztopo arkitektonikoak kentzeko Txantrea plazako 1, 2, 4, 8, 10 eta 11 zenbakietan eta bat etorriz arkitektoaren eta Hirigintza Alorreko Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren txostenekin (biak dira 2021eko urtarrilaren 22koak),

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batez onestea agiri hau: “Plan berezia, igogailuak paratu eta oztopo arkitektonikoak kentzeko Txantrea plazako 1, 2, 4, 8, 10 eta 11 zenbakietan”, Nasuvinsak izapidetzeko aurkeztu zuena 2021eko urtarrilaren 22an.

Espedientea jendaurrean edukitzea, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.

3.–Erabaki hau jakinaraztea Nasuvinsari, Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari eta Iruñerriko Mankomunitateari”.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko otsailaren 2an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2101681