38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Hirigintza-hitzarmena, urbaniza dadin iparraldeko sarbidea hobetzeko sistema orokorra

Otsagabiko Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen jendaurrean jartzea hirigintza-hitzarmen baten zirriborroa, hitzarmenaren xedea izanik iparraldeko sarbidea hobetzeko sistema orokorra urbanizatzea. Indarreko arau subsidiarioetan dago aurreikusia. Javier Carmona Eseverrik, M.ª Inmaculada Eseverri Goyenechek eta Jacar Logística SLk sinatu behar dute.

Hitzarmen honen xedea da elkarlana ezartzea Udalaren eta ukitutako partikularren artean, beren eremu urbanistikoetatik kanpo, aipatutako iparraldeko sarbidea hobetzeko eta haren tamaina ezartzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Otsagabian, 2021eko urtarrilaren 29an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2101566