38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

U.A-1 (5-6) exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea espediente bat, xede duena U.A-1 (5-6) exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Juan Carlos Huarte eta Jesús Araiz abokatuek egin dute, eta sustatu dute Javier Carmona Eseverrik, M.ª Inmaculada Eseverri Goyenechek eta Jacar Logística SLk.

Erabaki hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169.b) eta 74 artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2021eko urtarrilaren 29an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2101502