38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZE

UE-N8 unitatearen birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena

Udalbatza honetako alkate udalburuak, 2021eko urtarrilaren 26an, ebazpen bat eman zuen, hasiera batez onesten zuena Nabaskozeko Udal Plan Orokorreko UE-N8, SGP-N5 eta SGV-N2ren birpartzelazio proiektua, Udalak sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Nabaskozen, 2021eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Cruz M. Moriones Uriz.

Iragarkiaren kodea: L2101479