38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Egiturazko aldaketa Udal Planeko SI-1 sektorean. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2021eko otsailaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea egiturazko aldaketa Milagroko Udal Planeko SI-1 sektorean (lurzoru urbanizagarriaren SI-1.1 azpisektorea), Gelagri Ibérica SLk sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, espediente hori interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Milagron, 2021eko otsailaren 10ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2102211