38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 807. lurzatian. Hasierako onespena

Ledeako Udaleko alkateak, otsailaren 4ko 4/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen 1. poligonoko 807. lurzatirako xehetasun-azterketa. Maria Emiliana Eleta Recaldek aurkeztu du, izapidetzeko, eta haren helburua da lerrokadurak aldatu eta doitzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Ledean, 2021eko otsailaren 4an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2101962