38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Desorekak eta akats materialak zuzentzea UE-R4 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektuan. Hasierako onespena

Alkateak 2021eko otsailaren 4an eman 84. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen 2020ko abenduaren 30eko “Desorekak eta akats materialak zuzentzea UE-R4 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektuan” izeneko agiria, Caparrosoko Udal Planeko UE-R4 unitateko konpentsazio batzordeak aurkeztutakoa. Helburua da zuzentzea UE-R4 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektuaren katastroko ezarpenaren ondorioz atzemandako desorekak eta akats material arinak. Proiektua Alkatetzaren 2019ko abuztuaren 7ko 224/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, baita udal honen iragarki-taulan ere.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera bitartean, 10:00etatik 13:30etara. Kontsultak posta elektronikoaren bidez ere egin daitezke: ayuntamiento@caparroso.es helbidean.

Caparroson, 2021eko otsailaren 4an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2101963