38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Aldaketa Udalaren Antolamendu Planeko determinazio egituratzaileetan. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2020ko abenduaren 29an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea Berbintzanako Udalaren Antolamendu Planeko determinazio xehatuetan, Aitor Lucea Chocarrok sustatuta eta espedientean dagoen dokumentazioarekin bat etorriz. Aldaketa 2.7.C artikuluari dagokio (eraikinen arteko distantziak).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 72. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Berbintzanan, 2021eko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2102098