38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun-azterketa Erratzuko 49. poligonoko 75. lurzatian. Hasierako onespena

Baztango Udalak 2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkura arruntean, 2. Puntuan, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa Erratzuko 49. poligonoko 75. lurzatian, eraikinak har dezakeen eremuaren lerrokadurak zehazteko, M.ª Marta Otegui Bengoak eta Miguel Angel Troitiño Berasateguik proposatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2021eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2101746