38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARATZURI

2-327. lurzatia soberako lurzati kalifikatzea. Behin betiko onespena

Aratzuriko Kontzejuak, 2020ko abenduaren 31n egin ohiko batzarrean, behin betiko onetsi zuen soberako lurzati kalifikatzea 2-327. lurzatiaren lursail zati bat (157,51 m²), zuzenean saltzeko 2-438. lurzati mugakidearen jabeari. Hasierako onespena argitaratu zen 2020ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 24an.

Jendaurrean egon den bitartean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez denez, hasierako onespena behin betiko bilakatzen da, eta argitara dadila agintzen da, dagozkion ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.

Aratzurin, 2021eko otsailaren 3an.–Kontzejuko burua, M.ª Alicia García Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2102155