38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Jabari publikoko ondasunaren kalifikazio juridiko aldaketa eta desafekzioa, Osiña Karrika 3 inguruan. Behin betiko onespena

Arantzako Udalak, 2020ko urriaren 1ean egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera ematea espedienteari Osiña Karrika 3 inguruan dagoen eta 1. poligonoko 862. lurzatiarekin mugakide den bideko zati baten (10´80 m²) kalifikazio juridikoa aldatzeko, ondare ondasun gisa kalifikatua izan dadin ondoren trukaketa bat egin ahal izateko; honela, kalifikatuta dagoen jabari publikotik kenduta.

Iragarkia 2020ko abenduaren 10ean argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurreko epean alegazio, erreklamazio edo kexarik aurkeztu ez zenez, Arantzako Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egindako osoko bilkura arruntean, aho batez behin betiko onespena eman dio kalifikazio juridikoa aldatzeko eta desafektatzeko espedienteari. Hori guztia Nafarroako toki entitateen ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Arantzan, 2021eko otsailaren 3an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2101972