38. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Hirigintzako araudiaren aldaketa. Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egindako osoko bilkura arruntean, aho batez onetsi zuen hasiera batez aldaketa Arantzako hirigintzako araudi orokorrean, lurzoru urbanizaezinerako hirigintzako araudi berezian eta arau subsidiarioen dokumentazio grafikoan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipatutako araudien aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta haien testuak osorik argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arantzan, 2021eko otsailaren 3an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2101904