37. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

4/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baitira Miranda Argan energia elektrikoa ekoizteko “Jenariz parke eolikoa” izeneko instalazioa eta energia ateratzeko azpiegiturak eraikitzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena.

1.–Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eskatzea.

Nafarroan parke eolikoetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan ezarritakoa dela bide, 2020ko maiatzaren 25ean Agrowind Navarra 2013 SL enpresak eskaera aurkeztu zuen Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusian, Jenariz parke eolikoa eta energia ateratzeko azpiegiturak eraikitzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eskatzeko.

Horretarako, Agrowind Navarra 2013 SL enpresak Jenariz parke eolikoaren proiektua eta Jenariz azpiestazio elektrikoaren proiektua aurkeztu zituen, Francisco Javier Gala Lupiani industria ingeniariak sinatuak.

Dokumentazioaren arabera, 24 MW-eko parke eolikoa 4 MW-eko potentzia unitarioko sei haize sorgailuk osatzen dute, Miranda Argako udal mugartean. Parkea ustiatuko den tartean baliabide eolikoa behar bezala ebaluatzeko, neurketa dorre bat instalatzeko aukera aztertu da.

Egitasmo horrek barne hartuko luke haize sorgailuak, behar diren bideak, drainatzeak eta sare elektrikoak ezartzea, lurrak mugitzea eta, oro har, parke eolikoa erabat instalatzeko behar diren sistema guztiak jartzea.

Azpiestazio jasotzailea ere sartu da, 30/132 kV-ekoa; parkeko energia ateratzeko elementu zentralizatzailea izanen da. Parke eolikoak energia lur azpiko 30 kV-eko zirkuituetatik ekarriko du, 132 kV-eko ebakuazio linearen tentsiora aldatzeko.

132 kV-eko ebakuazio lineak aurretik aipatutako parketik iritsitako energia garraiatuko du, zenbait konexio puntu eta azpiestazio elektriko zeharkatuz lehendik baden Olite azpiestazioraino; azken hori Red Eléctrica de España SAUrena da. Azpiegitura horiek beste proiektu batzuetan landu dira.

Parkea Linte parke eolikotik hego-mendebaldera dago eta San Marcos II parke eolikotik hego-ekialdera; haize sorgailuek kokaleku hauek izanen dituzte:

HAIZE SORGAILUA

UTM KOORDENATUAK ERS89 (30. EREMUA)

X

Y

POTENTZIA (MW)

JE-01

593.428,00

4.703.497,00

4

JE-02

593.644,00

4.703.699,00

4

JE-03

593.865,00

4.703.904,00

4

JE-04

594.147,00

4.704.015,00

4

JE-05

594.435,00

4.704.086,00

4

JE-06

594.866,00

4.704.157,00

4

Haize sorgailuaren modeloari dagokionez, dokumentazioan GE fabrikatzailearen makina bat jaso da; turbinaren diametroa 140-116 mHH izanen da eta errotorearen diametroa, berriz, 140 metro.

Dokumentazioak aurreikusten du gauzatzeko aurrekontua 14.585.880,49 eurokoa izanen dela parke eolikoaren kasuan, eta 1.344.386,67 eurokoa azpiestazioaren kasuan.

2.–Aurrekariak: Ingurumenaren arloko eta lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloko organo eskudunek izapidetzea.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 400E/2018 Ebazpenaren bidez, “Nafarroako Proiektu Eolikoa” udalez gaindiko proiektu sektorialari buruzko ingurumen eraginaren adierazpena egin zen, Agrowind Navarra 2013 SL enpresak sustaturik. Hona hemen edukia:

–Linte parke eolikoaren aldeko txostena ematen da LI-1 zenbakitik LI-11 zenbakira bitarteko haize sorgailuentzat, 2018ko ekainaren 1eko dokumentazioaren arabera, betiere LI-05, LI-06 eta LI-07 haize sorgailuak bateragarriak baldin badira hirigintza aldetik.

–San Marcos I parke eolikoaren aldeko txostena ematen da SM1-01 zenbakitik SM1-8 zenbakira bitarteko haize sorgailuentzat, eta San Marcos II parke eolikoaren SM2-03 zenbakitik SM2-10 zenbakira bitarteko haize sorgailuentzat, 2018ko ekainaren 1eko dokumentazioaren arabera; SM1-9 eta SM1-10 eta SM2-01 eta SM2-02 haize sorgailuentzat kontrako txostena ematen da, azalpen zatian adierazitako arrazoiengatik.

–Corraliza Paulino parke eolikoaren kontrako txostena ematen da, arrazoi hauengatik: inguruan abifauna mehatxatua dagoelako, instalazioekin talka egiteko arrisku handia dagoelako, hegazti horiei beren ziklo biologikoaren fase batzuetan eragiten ahal zaizkien eragozpenengatik, estepako abifaunaren eta hegazti urtarren joan-etorrietarako izan dezakeen hesi-efektuagatik, energia garraiatu eta banatzeko hurbil dauden beste instalazio eoliko batzuekin batera sor dezakeen eragin metatuagatik, paisaiaren gaineko ukipenengatik eta Monte Plano lekunearen apartekotasun ekologikoagatik.

–Tres Hermanos parke eolikoaren kontrako txostena ematen da, arrazoi hauengatik: estepako abifaunaren kontserbaziorako interesekoak diren guneen artean kokatzen delako, inguruan dagoen abifauna mehatxatuarentzat hesi-efektua sortzen duelako, hegaztiek instalazioarekin talka egiteko arrisku handia dagoelako, hegazti horiei beren ziklo biologikoaren fase batzuetan eragiten ahal zaizkien eragozpenengatik eta paisaiaren gainean ukipen nabarmena eraginen duelako parke eolikoen aprobetxamendu handia dagoen eremu batean.

–Jenariz parke eolikoaren aldeko txostena ematen da, 2018ko ekainaren 1ean aurkeztutako dokumentazioaren arabera, JE-07 zenbakitik JE-12 zenbakira bitarteko haize sorgailuei dagokienez, lerrokadura bakarrean jarriz gero, eta kontrako txostena, berriz, JE-01 zenbakitik JE-06 zenbakira bitarteko haize sorgailuentzat, faunaren gain eraginen lukeen ukipen kritikoagatik, hesi-efektua sortuko lukeelako estepako abifauna kontserbatzeko garrantzitsuak diren eremuen artean kokatzen den alde batean.

Ebazpen horretan ezarri zen espedienteari atxikitako dokumentazio teknikoan jasotako baldintzei jarraikiz eginen dela jarduera, eta gainera, zuzenketa neurri eta ingurumen jarraipena egiteko neurri jakin batzuk beteko direla.

2018ko abuztuaren 24an, Agrowind Navarra 2013 SL sustatzaileak proiektuaren testu bategina aurkeztu zuen, zeinean, beste puntu batzuen artean, ingurumen eraginaren adierazpenak (IEA) ezarritako baldintza bat argitzea eskatzen baitu, abifaunaren jarraipenari buruzkoa, zehatz esateko. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 698E/2018 Ebazpenaren bidez, aurreko 400E/2018 Ebazpena, ekainaren 14koa, partez aldatu zen.

Bestalde, Nafarroako Gobernuaren 2018ko urriaren 3ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Proiektu Eolikoa udalez gaindiko proiektu sektoriala onetsi zen, determinazio hauekin:

a) Linte parke eolikoko LI07, LI06 eta LI05 haize sorgailuak ukatzea, otsailaren 26ko 125/1996 Foru Dekretuaren 2. artikuluan adierazitakoa oinarri hartuta eta artikulu horren ondorioetarako.

b) San Marcos I, San Marcos II, Linte eta Jenariz parke eolikoak eta horiei lotutako instalazioak espedienteari erantsitako dokumentazio teknikoko baldintzen arabera eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak ekainaren 14an emandako 400E/2018 Ebazpenean ezarritakoen arabera garatuko dira, San Marcos I, San Marcos II, Linte, Jenariz, Tres Hermanos eta Corraliza Paulino parke eolikoetako ingurumen eraginaren adierazpena eman zuena.

c) Mugaketa grafikoak UPSaren araudira egokitu beharko du, bereziki “UPSaren eremua” izeneko 1. artikulura. Linte parke eolikoko LI05 haize sorgailuaren inguruan mugatutako eremuak ez du kontuan hartu behar haizeak neurtzeko proposatzen den estazioa.

3.–Garraio sarera konexioa eta sarbidea izateko baimena.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluak ezartzen du “ezin izanen dela sorkuntzarako instalazioetako administrazio baimenik eman titularrak aldez aurretik ez baditu lortu banaketa edo garraio sareetan sartzeko eta konektatzeko baimenak”.

2020ko urtarrilaren 21ean Red Eléctrica de España SAUk dokumentu hau argitaratu zuen: “Erantzun eguneratua, gaur egungo OLITE 220 kV azpiestazioan garraio sarera sarbide koordinatua izateari dagokionez, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak CFT/DE/051/18 sarbide-gatazkaren ebazpenean jasotakoaz bestelako edukiera-banaketa egiten duena”.

2020ko azaroaren 10ean Red Eléctrica de España SAUk dokumentu bat eman zuen, “Konexioa egin eta IVCTCra igortzeko erantzuna, garraio sareari lotzeko OLITE 220 kV-eko azpiestazioan”. Dokumentu horretan konexio baimena eman zitzaien honako instalazio hauei, zeinek jada bazeukaten aurretiazko sarbide baimena:

–Linte parke eolikoa: 33 MW-eko potentzia instalatua / potentzia izendatua.

–Jenariz parke eolikoa: 24 MW-eko potentzia instalatua / potentzia izendatua.

–San Marcos II parke eolikoa: 6 MW-eko potentzia instalatua / potentzia izendatua.

4.–Dokumentazioa ingurumenaren arloko eta lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloko organo eskudunei igortzea.

Nafarroan parke eolikoetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoa ikusita, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak dokumentazioaren kopia igorri zien ingurumenaren arloko eta lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloko organo eskudunei, egiazta zezaten proiektuak betetzen zituela ingurumen arloko izapideen eta hirigintza baimenen ebazpenak.

2020ko uztailaren 21ean Lurraldearen Antolamenduaren Ataleko Landa-lurzoruaren Bulegoak 0003-OT12-2020-000070 txostena eman zuen Jenariz parke eolikoari buruz; bertan adierazi zenez, aurkeztutako dokumentazioa ikusita, ez zen beharrezkotzat jo lurzoru urbanizaezineko baimen berria izapidetzea.

Hala ere, proiektuak neurketa dorrearen kokalekua aldatu zuen, ingurumen eraginaren adierazpenean aurkako balorazioa jaso zuen haize sorgailu baten kokaleku berean baitzegoen. Ezin da ulertu kokaleku hori parkearen baimenean jasota dagoenik. Horregatik, neurketa dorreak hirigintza baimen berria behar duela adierazten da.

2020ko uztailaren 29an Ingurumen Eraginaren Atalak 0003-0215-2020-000173 txostena eman zuen, eta bertan zenbait baldintza eta gomendio jaso zituen. Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak txosten horren kopia bat igorri zion Agrowind Navarra 2013 SL enpresari, eta hark erantzuna eman zuen 2020ko irailaren 17an.

Erantzuna eta espedientean bildutako dokumentazio guztia ikusita, Ingurumen Eraginaren Atalak 0002-0106-2020-000082 txostena eman zuen 2021eko urtarrilaren 19an.

5.–Kontsultak ukitutako administrazio publikoei, erakundeei eta enpresei.

Era berean, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoa ikusita, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak proiektuaren separatak igorriko dizkie bere ardurapean ondasunak eta eskubideak dituzten edo zerbitzu publikoak edo interes ekonomiko orokorrekoak ematen dituzten erakunde, enpresa edo administrazio publikoei, ezar ditzaten bidezkoak diren baldintza teknikoak.

Zehazki, separatak honako hauei igorri zaizkie:

1. Miranda Argako Udala.

2. Aire Segurtasuneko Espainiako Agentzia.

3. Ebroko Konfederazio Hidrografikoa.

4. Nafarroako Gobernuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia.

Honako hauen erantzunak jaso dira:

1. Aire Segurtasuneko Espainiako Agentzia 2020039244 txostenean adierazten denez, proiektatutako jarduketak baldin badaude zortasun aeronautiko zibil/militarrek ukitutako lurretan eta/edo lurretik 100 metrora baino gorago, orduan interesdunak baimena eskatu beharko dio Aire Segurtasuneko Espainiako Agentziari zortasun aeronautikoen kasuan, zuzenean edo hirigintza eskumenak dituen administrazioaren bitartez (udal baimena edo lizentzia behar izanez gero), gauzatu aurretik.

2. Nafarroako Gobernuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia. 2020ko ekainaren 23ko 2020/373759 txostenean adierazten da proiektatutako jarduketak eragina duela Nafarroako Errepideen Sarean, Tafalla eta Miranda Arga arteko NA-6140 tokiko errepidearen 14+415 kilometro puntuaren ezkerreko aldean dagoen sarbide bat egokituko baita. Sustatzaileari adierazten zaio ezen, lanak gauzatu aurretik, eta haietarako behar den baimen eskaerarekin batera, egin beharreko obrak zehazten dituen dokumentazio teknikoa aurkeztu beharko duela Zuzendaritza Nagusian, hala badagokio, baimena eman dezan.

6.–Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena proposatzea.

Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, espedientean Agrowind Navarra 2013 SL enpresaren gaitasun tekniko, ekonomiko eta legalaren ziurtagiria ageri da.

Halaber, erantzukizun sozial korporatiboen jarduketen agiria ere ageri da, maiatzaren 8ko Foru Dekretuaren 14. artikuluarekin bat etorriz.

Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan ezarritakoari erreparatuz, zeinaren bidez arautzen baita parke eolikoetarako baimena Nafarroan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzutik proposatzen da Agrowind Navarra 2013 SL enpresak eskatutakoa onartzea, kontuan hartuz ingurumenaren arloko eta lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloko organo eskudunek ezarritako baldintzak eta espedientean jasotako txostenetan bildutako oharrak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Agrowind Navarra 2013 SLri aurretiazko administrazio baimena ematea Jenariz parke eolikoari (24 MW) eta azpiestazio jasotzaileari (30/132 kV) dagokienez. Neurketa dorrea administrazio baimen honetatik kanpo geratzen da.

2. Agrowind Navarra 2013 SLri eraikitzeko administrazio baimena ematea, Francisco Javier Gala Lupiani industria ingeniariak sinatutako proiektuen arabera, eta honako hauek ezarritako baldintzak zainduz:

–400E/2018 Ebazpena, ekainaren 14koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana.

–698E/2018 Ebazpena, irailaren 11koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana.

–0003-0215-2020-000173 txostena, 2020ko maiatzaren 25ekoa, eta 0002-0106-2020-000082 txostena, 2021eko urtarrilaren 19koa, Ingurumen Eraginaren Atalarenak.

–Nafarroako Gobernuaren Erabakia, 2018ko urriaren 3an hartua.

–0003-OT12-2020-000070 txostena, 2020ko uztailaren 21ekoa, Lurraldearen Antolamenduaren Atalarena.

–2020/373759 txostena, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiarena.

–2020039244 txostena, Aire Segurtasuneko Espainiako Agentziarena.

3. 24 hilabeteko epea ematen da obrak egiteko.

4. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01 - 23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatuarekin.

5. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaerako ziurtagiria, teknikari fakultatibo eskudun batek sinatua.

6. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

7. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Ingurumen Eraginaren Atalari, Lurralde Antolamenduko Atalari, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

9. Ebazpen hau jakinaraztea Agrowind Navarra 2013 SLri, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari eta Aire Segurtasuneko Espainiako Agentziari eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

10. Ebazpen hau Miranda Argako Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 19an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F2101373