36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2020ko abenduaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen entitatearen 2021eko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Erabaki hori 2020ko 304. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 31n, eta Idazkaritzan egon zen ikusgai hamabost egun baliodunean, interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zitzaizkien erreklamazioak egin zitzaten.

Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz, epe hori iraganik eta inork ez alegaziorik ez erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da, eta bidezko da laburturik argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez aldatua).

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 867.406,78 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 106.988,82 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 30.200,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.005.595,60 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 21.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 984.595,60 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.005.595,60 euro.

Azkoienen, 2021eko urtarrilaren 28an.–Mankomunitateko burua, Nuria Esther Autor Resano.

Iragarkiaren kodea: L2101890