36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hiri kanpalekuen zerbitzua emateko jardueraren eta prezio publikoen gaineko Araua. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hiri kanpalekuen zerbitzua emateko jardueraren eta prezio publikoaren gaineko Arauaren espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen, jendea hartzeko ordutegian.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, Araua behin betiko onetsita geldituko da, eta testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2021eko otsailaren 2an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2101656