36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa ordenantza fiskal batean, zeinak tasak arautzen baititu aprobetxamendu bereziak egiteko eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2020ko azaroaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aipatutako ordenantza aldatzea. Erabaki hori 2020ko 287. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 14an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza fiskalen egindako aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Vianan, 2021eko otsailaren 2an.–Alkatea, M.ª B. Yolanda González García.

ORDENANTZA FISKALA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA:

Erantsi egin da xedapen zati hau:

Lehenengo xedapen iragankorra.–“Ordenantza honen aplikazioa, irabazteko xedearekin mahai eta aulkiak, arbelak edo bestelako publizitate elementuak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea dioen puntuan, bertan behera geratzen da 2020ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2020ko abenduaren 31 arte (biak barne)”.

Iragarkiaren kodea: L2101716