36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2021eko lan-egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa

Untzueko Udalak, Alkatetzak urtarrilaren 14an emandako 2021-0001 Ebazpenaren bidez, onetsi zituen 2021eko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

“Lehena.–2021eko lan-egutegia.

2021eko lan-egutegia onestea Untzueko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a.

–Urtarrilaren 6a.

–Martxoaren 19a:

–Apirilaren 1a.

–Apirilaren 2a.

–Apirilaren 5a.

–Maiatzaren 1a.

–Urriaren 12a.

–Azaroaren 12a (herriko festa).

–Abenduaren 3a.

–Abenduaren 6a.

–Abenduaren 8a.

–Abenduaren 25a.

Bigarrena.–2021eko egun baliogabeak.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2021ean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Untzueko Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astearte eta ostegunetan.

Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Untzueko Udaleko administrazioko langileen lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 654,95 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 181,02 minutukoa izanen da.

Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.

2021erako onetsitako lan-egutegian, soberan daude 4 egun, 2 ordu eta 49 minutu, eta udal langileek nahierara hartuko dituzte horiek”.

Untzuen, 2021eko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Juan María Lafuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2101596