36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

18/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2020ko abenduaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, erregelamenduzko quoruma zuela, Udalaren 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 18/2020 espedientea. Kreditu transferentzia bat da.

2021eko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 5ean, aurrekontu-aldaketaren hasierako onespenaren erabakia; halaber, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua jarrita udalaren iragarki-taulan.

Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork alegaziorik nahiz erreklamaziorik egin gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluak eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.

Behin betiko onetsitako 18/2020 aldaketa honako hau da:

18/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu transferentziarako espedientea

1. Gastuak goititzea:

0. 9200.6–Ekipo informatikoak erostea: 5.000,00 euro.

Guztira: 5.000,00 euro.

Kreditu transferentziaren espedientearen finantzaketa

2. Gastuak beheititzea:

0. 1533.6.–Obrak, Ereta pasealekuko ibaiko harresian: -5.000,00 euro.

Guztira: -5.000,00 euro.

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2021eko otsailaren 2an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2101887