36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Merkataritza ez egonkorra arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2020ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten udal ordenantzak aldatzea, 2021ean aplikatzeko.

Onespenaren erabakia 2020ko 287. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 14an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin, behin betiko onesten da Merkataritza ez egonkorra arautzen duen ordenantzaren aldaketa, zeinaren bitartez xedapen iragankor bat eransten baitzaio ordenantzari. Hona hemen haren edukia:

XEDAPEN IRAGANKORRA

“2021. urtean kendu egiten dira merkataritza ez egonkorraren tasak, I. eranskinean jasotakoak b) letran: Merkatu txikietan, aldikotasuna eta tokiak aldez aurretik erabakita: Urteko baimena.”

Azkoienen, 2021eko otsailaren 1ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2101642