36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Olorizko Udalak, 2020ko abenduaren 1ean egindako osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen, hasiera batez onesteko 2021erako tarifen eranskina, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzarako. Ordenantza hori argitaratu zen 2011ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 23an.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa), zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez.

Oloritzen, 2021eko urtarrilaren 31n.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

ERANSKINA

2021. urteko tarifak

“Janariaren tarifa kalkulatzeko prezio publikoa izanen da janariak zerbitzatzen dituen enpresarekin hitzarturiko adjudikazio-prezioa: 7,77 euro/otordua (BEZa barne). Baldin aurretik ezarritakoan ez baizik beste prezio batean adjudikatzen bada kontratua, adjudikazio berriarena aplikatuko da.

Gainerako zerbitzuen 2021erako tarifak kalkulatzeko prezio publikoa 21,76 euro da (prezio hori atera da ordenantza honen 10. artikuluan araututakoaren arabera)”.

Iragarkiaren kodea: L2101597