36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2021eko aurrekontuaren aldaketa. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokorra betearazteko oinarrien aldaketa.

Oinarrien aldaketa hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, auzotarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide) eta 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunak ditu hizpide).

Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa behin betiko onetsiko da.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Murillo el Fruton, 2021eko otsailaren 1ean.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L2101636