36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2021eko lan-egutegia

Mendabiako alkate udalburuak, 2020ko abenduaren 31n, honako ebazpen hau eman zuen, hitzez hitz:

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 18an emandako 217/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri zen, eta Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 24an emandako 819/2020 Ebazpenaren bidez, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko herriko jaiegunak zehaztu ziren.

Abenduaren 22ko 98/2020 Foru Dekretuaren bidez, 2021. urtean epeak zenbatzeko baliogabeak izanen diren egunak deklaratu ziren, Nafarroako Foru Komunitaterako.

Aipatutako xedapenak ikusirik, bidezkoa da 2021eko lan-egutegia onestea Mendabiako Udalaren bulegoetako langileentzat.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Mendabiako Udalaren bulegoetako langileen 2021eko lan-egutegia onestea eta, hartara, egun hauek jaiegun deklaratzea:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 24a: Mendekoste astelehena, Almendrondoen besta.

–Abuztuaren 23a: San Joan Bataiatzailearen besten bezpera, jaieguna 12:00etatik aurrera.

–Abuztuaren 24a, 25a, 26a eta 27a: San Joan Bataiatzailearen bestak.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 24a: Gabon eguna, jaieguna 13:00etatik aurrera.

–Abenduaren 31: Urtezahar eguna, jaieguna 13:00etatik aurrera.

Baliogabeak izanen dira, 2021. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren aipatutakoak.

Egun horietan, eta orobat urteko larunbat guztietan, itxita egonen dira udal bulegoak.

Bulegoetan, jendea hartzeko ordutegia 09:00etatik 14:00ak arte izanen da.

2. Urteko lanorduen banaketa:

Urteko lanaldia 1.592 benetako lanordukoa izanen da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:

Bulegoetako langileen ordutegia:

–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu izanen da.

–Lanaldi murriztua San Joan Bataiatzailearen besten egunetan: abuztuaren 23an, San Joan Bataiatzailearen bezperan, Udalaren bulegoak egonen dira irekita 12:00ak arte.

Zerbitzu anitzetako brigadaren lan-ordutegia:

–Urtarrilean, urrian, azaroan eta abenduan: 08:00etatik 15:10era arte.

–Otsail eta martxoan, 08:00etatik 15:20ra arte.

–Apiril eta maiatzean, 07:40etik 15:00etara arte.

–Ekain, uztail, abuztu eta irailean, 06:30etik 14:00etara arte.

–San Joan Bataiatzailearen egunean eta Almendrondoen bestan eman beharreko zerbitzuak jaiegunekotzat hartuko dira ordainsariei dagokienez.

3. Udal agenteen lan-ordutegia:

Bi txanda: goizez, 07:40tik 15:00etara arte, astelehenetik larunbatera, eta arratsaldez, 14:40tik 22:00etara arte, astelehenetik ostiralera. Metatutako orduen soberakina urtean zehar har daiteke.

4. Oporrak 2021. urtean hartu beharko dira, eta 2022ko urtarrilaren 31n azkenduko da opor horiek hartzeko eskubidea, salbu eta ongi justifikaturiko zerbitzuaren beharrengatik geroratu behar badira.

5. Ebazpen hau langileen ordezkariei igortzea, bai eta Kontu-hartzailetzara ere, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren webgune ofizialeko gardentasun atarian, eta horren berri Udalbatzari ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkura arrunten.

Mendabian, 2021eko otsailaren 1ean.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2101644