36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

4/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 291. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 17an, 4/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 4/2020 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aldaketak, zehatz-mehatz:

Aparteko kredituaren espedientea

1.–Gastu goitituak.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 24.200,00 euro.

Guztira: 24.200,00 euro.

Espedientearen finantzaketa:

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 16.940,00 euro.

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina: 7.260,00 euro.

Guztira: 24.200,00 euro.

Kreditu-gehigarriaren espedientea

1.–Gastu goitituak.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 11.588,15 euro.

Guztira: 11.588,15 euro.

Espedientearen finantzaketa:

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina: 11.588,15 euro.

Guztira: 11.588,15 euro.

Irunberrin, 2021eko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2101691