36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2020. ekitaldiko aurrekontuko 5. eta 7. aldaketak.
Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2020ko 291. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2020KO AURREKONTUAREN 5/2020 ALDAKETA

Kreditu berezia

GASTUAK:

9330 64000 partida. Inbentarioa. Zenbatekoa: 3.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza: 1.000 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 2.000 euro.

2020KO AURREKONTUAREN 7/2020 ALDAKETA

Kreditu berezia

GASTUAK:

3360 64000 partida. Larraun bailarako koben prospekzio arkeologikoa. Zenbatekoa: 3.668,62 euro.

DIRU-SARRERAK:

7508001 partida, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza: 1.568,62 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 2.100 euro.

Mugiron (Larraun), 2021eko ilbeltzaren 26an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2101398