36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBIRIKU

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Ibirikuko Kontzejuko Batzarrak, 2020ko abenduaren 16an egindako bilkura arruntean, onetsi zuen 2020ko aurrekontu orokorreko 1. aldaketaren espedientea.

Aldaketa hori jendaurrean egon da, iragarkia argitaratuta 2020ko 302. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat jotzen da, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 276.2. artikuluan xedatuari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Horrenbertzez, eta Foru Lege horren 277.1 artikuluan xedatuari jarraituz, laburturik argitaratzen da aipatu aldaketa:

GASTUAK:

a) Aparteko kreditua:

2. kapitulua: 2.616,00 euro.

6. kapitulua: 154,00 euro.

Aldaketa, guztira: 2.770,00 euro.

FINANTZAKETA:

a) Kreditu-transferentzia:

2. kapitulua: 2.770,00 euro.

Ibirikun, 2021eko urtarrilaren 27an.–Kontzejuko burua, María Blanca Iriguibel Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2101385