36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Akats zuzenketa

2021eko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 1ean, 2020. ekitaldiko plantilla organikoaren aldaketaren behin betiko onespenari buruzko iragarkia. Bertan akatsa bazela oharturik, hona hemen zuzenketa:

–Tituluan, “Aldaketa, 2020ko plantilla organikoan. Hasierako onespena” dioen tokian, honako hau behar du: “Aldaketa, 2020ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena”.

–Lehenbiziko taulan, honela dioen tokian:

40.6 Zerbitzu anitzetako arduraduna - Lorezaintzako 2. mailako ofiziala

32,73

40.7 Zerbitzu anitzetako arduraduna - Lorezaintzako 2. mailako ofiziala

32,73

40.20 Arduraduna: zerbitzu anitzak - Instalazioen mantentze-lanak

27,72

Honako hau behar du:

40.6 Zerbitzu anitzetako enplegatua - Lorezaintzako 2. mailako ofiziala

32,73

40.7 Zerbitzu anitzetako enplegatua - Lorezaintzako 2. mailako ofiziala

32,73

40.20 Zerbitzu anitzetako enplegatua - Instalazioen mantentze-lanak

27,72

Uharten, 2021eko otsailaren 1ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2101635