36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Aldaketa 2021erako ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

Fiteroko Udalak, 2020ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldirako zenbait ordenantza fiskal aldatzea.

Erabakia 2020ko abenduaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, eta kexarik aurkeztu ez denez, bidezko da aldaketak argitaratzea.

ORDENANTZA, LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIAK ARAUTZEN DITUENA

ERANSKINA

–Lurzoruaren aprobetxamendu berezia mahai, aulki eta beladoreekin.

15,00 euro metro koadroko (Udaleko lantaldeak egingo du neurketa, urtero, eta neurketa hori gainditzen badu, kostua 30,00 euro izango da metro koadroko, urte osorako).

–Eremu publikoa obretarako okupatzea.

• Egunero: 5,00 euro.

• Kalea ixteagatik: 35,00 euro.

–Salgaiak saltzea:

• Okupazioa, hilabeteka:

  • Janariekin, 40,00 euro.
  • Beste salgai batzuk, 9 metro arte: 40,00 euro.
  • Beste salgai batzuk, 9 metrotik gora: 48,00 euro.

• Okupazioa, egunka:

  • Janariekin, 9 metro arte: 13,00 euro.
  • Janariekin, 9 metrotik gora: 15,00 euro arte.
  • Beste salgai batzuk, 9 metro arte: 13 euro.
  • Beste salgai batzuk, 9 metrotik gora: 15 euro arte.

–Lurgainaren aprobetxamendua: 250,00 euro hilean, jabari publikoaren gainean ibiltzen den garabi bakoitzeko.

–Zirkoa edo antzekoa paratzea. Edonola ere, ordainketa aldez aurretik egin beharko da.

• 3 egun arte: 100,00 euro.

• Hiru egunetik gora, egun bakoitzeko: 50,00 euro.

ORDENANTZA, AGIRIAK EMATEA ETA TRAMITATZEA ARAUTZEN DUENA

6. artikulua. Ordenantza honek honako tarifa hauek izanen ditu:

–Fotokopiak egitea: 0,50 euro bakoitzeko.

–Ordainagirien bikoiztuak: 1,00 euro ordainagiri bakoitzeko.

–Ziurtagiriak, euro bat, orri bakoitzeko; 10 urte baino antzinatasun handiagoa duten datuak ziurtatzen badira, 3,00 euro, orri bakoitzeko.

–Konpultsatzeagatik, 1,00 euro orri bakoitzeko.

–Lurzatien zedulak, 3,00 euro bakoitza.

–Kontsultei emaniko erantzun eta txostenengatik: 60,00 euro.

–Lurzoru urbanizaezin bati buruzko hirigintzako txostena, alderdi batek eskaturik: 60,00 euro.

–Hiri-lurzoru urbanizagarri bati buruzko hirigintzako txostena, alderdi batek eskaturik: 60,00 euro.

–Udal planaren kopia, CD ROM-ean: (Publikoa da; webgunean dago).

ORDENANTZA, OBRA LIZENTZIEN TRAMITAZIOA ETA EMAKIDA ARAUTZEN DITUENA

9. artikulua. %0,85eko tasa aplikatuko da. Zerga-oinarriari karga-tasa hau aplikatu ondokoa izango da tasa honen kuota, honako gutxieneko hauek ezarrita:

–2.000,00 euro bitarte: 50,00 euro.

–2.001,00 eurotik 5.000,00 euro bitarte: 75 euro.

–5.001,00 eurotik 12.000,00 euro bitarte: 100 euro.

ORDENANTZA, HILERRIKO ZERBITZUAK ARAUTZEN DITUENA

4. artikulua. Kuotak honako hauek izanen dira:

–Lurzatien, nitxoen, hilobien edo kolunbarioen emakidak:

• Lurreko lurzati txikien emakida: 393,12 euro.

• Lurzati handien emakida: 786,24 euro.

• Nitxoaren emakida: 750,00 euro.

• Hilobi bikoitzaren emakida: 3.400,00 euro.

• Hilobi arruntaren emakida: 2.700,00 euro.

• Kolunbarioaren emakida, 350,00 euro.

–Hilerrian egindako lanengatik:

• Lurrean:

  • Ehorztea. Eskulana: 300,00 euro.
  • Hobitik ateratzea. (Gorpu-hondakin bakoitzeko). Eskulana: 300,00 euro.

• Hilobi eta panteoietan:

  • Ehorztea. Materialengatik: 25,00 euro. Eskulana: 200,00 euro.
  • Hobitik ateratzea. (Gorpu-hondakin bakoitzeko). Eskulana: 150,00 euro.

• Nitxoetan:

  • Ehorztea. Materialengatik: 10,00 euro. Eskulana: 175,00 euro.
  • Hobitik ateratzea. (Gorpu-hondakin bakoitzeko). Eskulana: 150,00 euro.
  • Errautsak: Eskulana, bai nitxoan bai hilobian: 120,00 euro.

• Kolunbarioan: Ehorzketak-Hobitik ateratzeak. 100,00 euro.

ORDENANTZA, UR HORNIDURA ARAUTZEN DUENA

5. artikulua.

–Horniduragatik:

• Tarifa gutxienekoa, bi hilabeteko kontsumoa 8 metro kubiko bitartekoa delarik: 8,57 euro metro kubikoa.

• Bi hilabeteko kontsumoa 8tik 60 metro kubikora bitartekoa delarik: 1,19 euro metro kubikoa.

• Bi hilabeteko kontsumoa 60 metro kubikotik gora delarik: 2,05 euro metro kubikoa.

• Industrian eta abeltzaintzan kontsumitutako m³ bakoitzeko, 1,05 euro metro kubikoa.

• Matxura partikularragatik 1,19 euro/m³-ko ur-ihesen ondoriozko kontsumoa delarik, saneamendu sarera isuri gabe, aplikatuko zaie ibilgura isurtzeari dagokion saneamendu kanona, saneamendu sarera isurtzeari dagokion kanona aplikatu beharrean, Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifen arabera.

–Hornidurarako hargunea jartzeagatik

• Hiri-lurzoruan: 125,00 euro.

• Landa-lurzoruan: 550,00 euro.

ORDENANTZA, KIROL ETA KULTUR INSTALAZIOEN ERABILERA ARAUTZEN DUENA

5. artikulua. Instalazioak erabiltzeko ondoko tarifa aplikatuko da:

–Igerilekua:

• Denboraldiko abonamenduak:

DENBORALDIA

HILABETEA

Helduak (18 urtetik 64ra)

50,00 euro

30,00 euro

Gazteak (12 urtetik 17ra)

40,00 euro

25,00 euro

Haurrak (3 urtetik 11ra)

30,00 euro

20,00 euro

Adineko jendea (65 urtetik gora)

30,00 euro

20,00 euro

• Sarrerak:

LANEGUNA

JAIEGUNA

Helduak (18 urtetik 64ra)

4,00 euro

6,00 euro

Gazteak (12 urtetik 17ra)

3,00 euro

5,00 euro

Haurrak (3 urtetik 11ra)

2,00 euro

4,00 euro

Adineko jendea (65 urtetik gora)

2,00 euro

4,00 euro

Familia ugariak eta desgaitasuna duten pertsonak (ziurtagiriarekin): %30eko deskontua tarifan.

Ezkonduak edo izatezko bikoteak (erregistroan inskribatuak): 75,00 euro denboraldirako abonamenduan eta %30eko deskontua tarifan.

–Kirol instalazioak (kiroldegia, pilotalekua, padel pista eta gimnasioa):

• Abonamenduak:

URTEAN

SEIHILEKOA

HIRUHILEKOKOA

Helduak (18 urtetik 64ra)

50 euro

40 euro

30 euro

Gazteak (12 urtetik 17ra)

40 euro

35 euro

25 euro

Haurrak (3 urtetik 11ra)

30 euro

25 euro

20 euro

Adineko jendea (65 urtetik gora)

30 euro

25 euro

20 euro

Senar-emazteak edo izatezko bikoteak

90 euro

75 euro

55 euro

(3 urtetik 11ra bitarteko haur bakoitzeko 20 euro gehituko zaizkio kuotari).

• Sarrerak:

  • Kiroldegia: 2,00 euro egunean, lagun bakoitzeko.
  • Pilotalekua: 3,00 euro egunean, lagun bakoitzeko.
  • Padel pista: 3,00 euro egunean, lagun bakoitzeko.
  • Gimnasioa: 4,00 euro egunean, lagun bakoitzeko.
  • Familia ugariak eta desgaitasuna duten pertsonak (ziurtagiriarekin), %30eko deskontua tarifan.
  • ‘Kirol txartel fiteroarra’ tarifa (Fiteron erroldatuta daudenentzat soilik). Erroldatze agiria aurkeztuz egiaztatu beharko da (kiroldegia, pilotalekua, padel pista, gimnasioa eta igerilekua):
  • Helduak (18 urtetik 64ra bitartekoak): 65,00 euro.
  • Gazteak (12 urtetik 17ra bitartekoak): 50,00 euro.
  • Haurrak (3 urtetik 11ra bitartekoak) 40,00 euro.
  • Adineko jendea (65 urtetik gorakoak): 40,00 euro.

ORDENANTZA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO PREZIOAK ARAUTZEN DITUENA

ERANSKINA

I. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea.

–4 metro lineal artekoak: 51,31 euro.

–4 eta 4,25 metro lineal artekoak: 56,44 euro.

–4,25 eta 4,50 metro lineal artekoak: 61,57 euro.

–4,50 eta 4,75 metro lineal artekoak: 66,70 euro.

–4,75 eta 5 metro lineal artekoak: 71,83 euro.

–5 eta 5,25 metro lineal artekoak: 76,96 euro.

–5,25 eta 5,50 metro lineal artekoak: 82,09 euro.

–5,25 eta 5,75 metro lineal artekoak: 87,22 euro.

–5,75 metro linealetik gorakoak: 92,35 euro.

–Pasabideetako plaka: 50,40 euro.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOREN GORDETZEKO ZERBITZUA EMATEKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

Epigrafeak:

1. Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren biltegira eramateko lanak hasi ondoren lana burutu ezin bada, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik:

–Ziklomotoreak eta motozikletak: 25,20 euro.

–Ibilgailuak, 3.500 kilogramo gutxienez pisatzen dutenak: 65,52 euro.

–Ibilgailuak, 3.500 kilogramo baino astunagoak: 95,76 euro.

Dena den, kostua handiagoa bada Udalak ibilgailua altxatzeko kontratatutako zerbitzuaren ordainagiriaren zenbateko osoa kobratuko da.

2. Zerbitzua osorik egiten denean, ibilgailu arau-hauslea Udalaren altxatokira eramaten denean:

–Ziklomotoreak eta motozikletak: 60,00 euro.

–Ibilgailuak, 3.500 kilogramo gutxienez pisatzen dutenak: 180,00 euro.

–Ibilgailuak, 3.500 kilogramo baino astunagoak: 180,00 euro.

Dena den, kostua handiagoa bada Udalak ibilgailua altxatzeko kontratatutako zerbitzuaren ordainagiriaren zenbateko osoa kobratuko da.

3. Ibilgailua biltegira eraman eta inork eraman gabe 48 ordu pasatzen direnean, gordetzeagatiko tarifa, egun edo zati bakoitzeko:

–Ziklomotoreak eta motozikletak: 5,00 euro.

–Ibilgailuak, 3.500 kilogramo gutxienez pisatzen dutenak: 10,00 euro.

–Ibilgailuak, 3.500 kilogramo baino astunagoak: 40,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATUETAN ETA KALTEGABEKOETAN ARITZEKO ETA ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIA EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Jarduerarako lizentzia eta hura aldatzea eta berrikustea: 0,00 euro.

II. epigrafea.–Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa: 0,00 euro.

III. epigrafea.–Titulartasun aldaketak: 0,00 euro.

PREZIOAK BESTE KONTZEPTU BATZUENGATIK EDO PREZIO PUBLIKOAK

–Mahaiak eta aulkiak lagatzea:

• Aulkia: 1,00 euro egunean.

• Mahaia: 3,00 euro egunean.

–Suziriak: 45,00 euro dozenako.

–Teleskopikoa edo kamioia alokatzea: 40,00 euro orduko gehi makinistaren ordua.

–Publizitatea zezen plazan: 25,00 euro urteko pankartako (gutxi gorabehera 2x2 metro).

–Bestetako programaren publizitatea:

• Kontrazala: 200,00 euro.

• Erdiko orrialdeak: 150,00 euro bakoitzeko.

• Gainerako orriak: 140,00 euro.

• Orri erdia: 75,00 euro.

• Orriaren 2/3: 100,00 euro.

–Publizitatea Fitero aldizkarian:

• Kontrazala: 470,00 euro.

• Orri bat: 200,00 euro.

• Orri erdia: 150,00 euro.

• Orriaren 1/3: 80,00 euro.

• Orriaren 1/4: 60,00 euro.

• Orriaren 1/8: 40,00 euro.

–Aretoak edo espazio publikoak irabazi-asmoz erabiltzea: diru-bilketaren %10.

–Brigadaren zerbitzuak, partikularrentzat: 30,00 euro orduko.

–Ezkontza zibilak udaletxean: 30,00 euro. Garbiketa gastuez gain, beharrezkoa bada.

–Klaustrorako sarrerak:

• Bisita askea: 2,00 euro.

• Bisita gidatua: 3,00 euro.

Bisita askea, taldeentzat: 1,50 euro pertsonako.

• Bisita gidatua, taldeentzat: 2,00 euro pertsonako.

–Saltzeko zenbait gauza:

• Motxila: 3,00 euro.

• Katilua: 5,00 euro.

• Txanoa: 5,00 euro.

• Puzzle magnetikoa: 3,00 euro.

–Liburuak:

• El Tesoro del Monasterio de Fitero: 20,00 euro.

• Edilesa Monasterio de Fitero: 7,00 euro.

• El Claustro del Monasterio de Fitero: 10,00 euro.

• Fitero y Bécquer: 7,00 euro.

• La merindad de Tudela en la Edad Media: 20,00 euro.

• Fitero en sus emblemas: 5,00 euro.

• Fitero en imágenes 2003-2015: 5,00 euro.

• Los Fiteranos: 15,00 euro.

• Fitero Municipio Abadengo: 10,00 euro.

• Fitero en la Historia, del Neolítico al Islam: 20,00 euro.

• Carlos V y el Claustro de Fitero: 10,00 euro.

• Los orígenes del Temple en el valle medio del Ebro: 15,00 euro.

• Festetako programa: 1,00 euro.

• Fiteroko aldizkaria: 4,00 euro.

• María Bayoren DVDa: 5,00 euro.

Fiteron, 2021eko otsailaren 2an.–Alkate udalburua, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2101711