36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERITZEBEITI

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Eritzegoitiko Kontzejuak gutun-azal itxien bidezko enkante publikoaren deia egin du Eritzegoitiko herri-larreen errentamendurako (Larregarbi/Larrebeltz, Etxaun alderdian).

Hasierako prezioa: 2.200,00 euro urtean.

Errentamenduaren aldia: 8 urte.

Behin-behineko fidantza: 100,00 euro.

Baldintza-agiria udal idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Eskaintzak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaintzak aurkezteko tokia: Atezko Udala, bidezko eguneko 14:00ak arte.

Proposamenak irekitzea: Nafarroako Gobernuaren Kontratazioaren Atarian iragarriko da.

Eritzegoitin, 2021eko urtarrilaren 29an.–Alkate udalburua, Josemari Larrañegi Tirapu.

Iragarkiaren kodea: L2101473