36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUES

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Eguesko Kontzejuko Batzarrak, 2020ko abenduaren 18an egindako bilkura arruntean, onetsi zuen 2020ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 1. espedientea.

Aldaketa hori jendaurrean egon da, iragarkia argitaratuta 2020ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 5ean.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat jotzen da, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 276.2. artikuluan xedatuari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Horrenbertzez, eta Foru Lege horren 277.1 artikuluan xedatuari jarraituz, laburturik argitaratzen da aipatu aldaketa:

GASTUAK:

a) Aparteko kreditua:

6. kapitulua: 9.847,71 euro.

Aldaketa, guztira: 9.847,71 euro.

FINANTZAKETA:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 9.847,71 euro.

Eguesen, 2020ko urtarrilaren 27an.–Kontzejuko burua, José Angel Valdezate Royo.

Iragarkiaren kodea: L2101386