36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARREN GIRGILLAO

Ordenantza fiskala, zeinaren bidez arautzen baita herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia egiteko tasa, interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresentzat. Behin betiko onespena

Aipatu ordenantza hasiera batez onetsirik, jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, bidezkoa da behin betiko onestea eta ordenantzaren testu osoa argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

2021eko urtarrilaren 27an onetsi zen, Kontzejuko Batzarraren bilku-ran.

Etxarren Girgillaon, 2021eko urtarrilaren 27an.–Kontzejuko burua, Miguel Angel Irurtia Sario.

ORDENANTZA FISKALA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITA HERRIKO JABARI PUBLIKOAREN APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO TASA, INTERES OROKORREKO HORNIDURA ZERBITZUAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESENTZAT

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 100. artikuluaren eta hurrengoen babespean, ordenantza honen helbu-rua da Kontzejuaren eremu publikoko lurzoru, lurpe edo lurgainean hor-nidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren tasa arautzea, zerbitzu horiek interes orokorre-koak direnean edo herritar guztiei edo frankori eragiten dietenean.

2. artikulua. Tasa honen zerga-egitatea dira Kontzejuaren eremu publikoko lurzoru, lurpe edo lurgainean hornidura zerbitzuen enpresa edo entitateek egiten dituzten erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, zerbitzu horiek interes orokorrekoak direnean edo herritar guztiei edo frankori eragiten dietenean.

Bereziki, zerbitzu horien barnean egonen dira honako hornidura hauek: ura, gasa, argindarra, telefonia finkoa eta mugikorra eta beste komunikabide mota batzuk; ematen direnean Kontzejuaren jabari publikoa okupatzen duten sare edo antena finkoen bitartez, osorik nahiz partez.

3. artikulua. Tasa honen subjektu pasiboak dira aurreko apartatuan jaso diren horniduren zerbitzuak ematen dituzten enpresak. Telefonia mugi-korreko enpresak kenduta, subjektu pasiboak izanen dira bai hornidurak egiteko erabiltzen diren sareen titularrak direnak, bai, sare horien titularrak izan gabe, sareak erabiltzeko, haietara iristeko edo elkar lotzeko eskubideen titularrak direnak.

Horri dagokionez, zerbitzu horiek ustiatzen dituzten enpresen artean sartzen dira banaketarako eta merkaturatzeko enpresak.

4. artikulua. Tasa honen zenbatekoa, salbu telefonia mugikorraren kasuan, izanen da kontzeju-mugartearen barnean enpresek urtero lortzen duten fakturazioaren diru-sarrera gordinen %1,5ekoa, baldin tasa horri lotuta badaude.

Ondorio horietarako, diru-sarrera gordinen artean ez dira sartuko egindako zerbitzuak kargatzen dituzten zeharkako zergak, ezta hirugarre-nen kontura kobratutako partida edo zenbatekoak ere, baldin ez badira entitatearen diru-sarrera berekiak, alegia, tasaren zenbatekoa zehazteko araubide hau aplikatzen zaion entitatearen diru-sarrera berekiak. Orobat, Ekonomia Ministerioaren energia elektrikoa sortzeko instalazioen adminis-trazio erregistroaren 1. edo 2. ataletan erabiltzen diren hornidura zerbitzuen zenbatekoak ez dira fakturazioaren diru-sarreren barnean hartuko, baldin eta araubide berezi horretan tributatu dezakeen energia sortzeko beharrezko lehengai gisa erabiltzen badira.

Hornidurak egiteko kanpoko sareak erabiltzen dituzten enpresek beren fakturazioko diru-sarrera gordinetatik kenduko dituzte beste enpresa batzuei ordaindu dizkieten zenbatekoak, haien sareak eskuratzeagatik edo haiei lotzeagatik. Sare horien titulartasuna duten enpresek kontzeptu horregatik eskuratzen dituzten zenbatekoak sartu beharko dituzte beren fakturazioko diru-sarrera gordinetan.

Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakarte-nean toki erakundearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna beharturik dago ordaintzera –galarazi gabe tasaren ordainketa– aipatutako horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostu osoa, baita aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Kalteak konponezinak badira, suntsitutako ondasunek zenbat balio duten edo kaltetutakoen balio galera norainokoa den, horrenbeste emanen du ordainetan onuradunak.

5. artikulua. Tasa urtarrilaren 1ean sortuko da urtero, eta zergaldia urte naturalekoa izanen da, salbu erabilera pribatiboa hasteko edo uzteko kasuetan, kasu horretan urte naturalaren zenbatekoa proportzionalki banatuko baita.

6. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik egonik zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek hiru hilean behin aurkeztu beharko dute kontzeju-mugartean erdietsitako diru-sarrera gordinen aitorpena, hain zuzen ere aurreko hiruhilekoari dagokiona.

Aipatu aitorpen horretan tasaren zenbatekoa kalkulatu beharko da, arau honetan ezarritakoaren arabera.

Aitorpena aurkeztearekin batera, dagokien tasaren zenbatekoa ordain-du beharko dute enpresek.

7. artikulua. Ordenantza honetan arautzen den tasa bateragarria da –independentea baita– zerbitzuak edo toki erakundearen eskumeneko jar-duerak egiteagatik ezar daitezkeen beste tasa batzuekin, salbu eta erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziarekin ikusteko duten tasekin, horiek baitira ordenantzaren berezko xedeak.

8. artikulua. Tasa hau kudeatzeko, toki-erakunde honek hitzarmenak egin ditzake beste entitate batzuekin hura kudeatu eta likidatzeko prozedura erraztu eta arintzeko.

Iragarkiaren kodea: L2101700