36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EKALA

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Ekalako Kontzejuko Udalbatzak, 2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen

ERABAKIA:

–Hasiera batean onestea aldaketa hau, 2020ko ekitaldiko aurrekon-tuan.

–20.000,00 euroko kreditu-gehigarria gaitzea, aurrekontu-aplikazio honetan: 1532-6190000.–1., 2. eta 4. kaleak zolatzea. Honen bidez finan-tzatuko da:

87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 20.000,00 euro.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun balio-dunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biha-ramunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Ekalan, 2021eko urtarrilaren 31n.–Kontzejuko burua, José Javier Arana Baquedano.

Iragarkiaren kodea: L2101625