36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Etxeak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxeak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Etxeak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2021eko otsailaren 2an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2101698