36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan 2021ean aplikatu beharreko zerga-tasan. Behin betiko onespena

Berriozarko Udalak, 2020ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagozkion karga-tasak eta koefizienteak aldatzea 2021erako. Hasierako onespen hori 2020ko 287. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 14an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua), eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, xedapen orokor hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aurrera.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Berriozarren, 2021eko otsailaren 1ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

2021ERAKO KARGA-TASAK ETA KOEFIZIENTEAK

Lehena.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari karga -tasa eta koefiziente hauek aplikatuko zaizkio 2021ean, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 13 artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin.

–Hiri-lurren balio-gehikuntza:

• Koefizienteak: aplikatuko dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean finkatutako gehieneko koefizienteak (foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunak ditu hizpide), balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera.

• Karga-tasa: %20.

Iragarkiaren kodea: L2101626