36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Hirigintzako Udal Plana. Hasierako onespena

Beintza-Labaiengo Udalak, 2018ko abenduaren 17an egindako osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen Hirigintzako Udal Plan Orokorra.

Jendaurrean jartzen da bi hilabetez, epe horretan, interesdunek aurkeztu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen 31. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat.

Beintza-Labaienen, 2021eko otsailaren 1ean.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2102110