36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Aldaketa ordenantzetan. Hasierako onespena

Azagrako Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat aldaketa egiteko terraza eta beladoreei buruzko ordenantzan, agiriak ematea eta izapidetzea arautzen duen ordenantzan, eta kirol instalazioei buruzko ordenantzan.

Jendaurrean paratuko da hogeita hamar egunez iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat.

Espediente hori Udalaren bulegoetan azter daiteke eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, jendea hartzeko orduetan.

Azagran, 2021eko otsailaren 1ean.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2101632