36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2021eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 11n, Arguedasko Udalaren 2020ko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra. Hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa) eta 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 619.350,00 euro.

2.–Zeharkako zergak: 50.000,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 588.000,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 1.259.302,94 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 272.120,01 euro.

6.–Inbertsio errealen besterentzea: 0,01 euro.

7.–Kapital transferentziak: 963.270,74 euro.

Guztira: 3.752.043,70 euro.

GASTUAK:

1.–Langileria gastuak: 832.163,06 euro.

2.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 1.308.992,19 euro.

3.–Finantza-gastuak: 3.558,44 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 180.349,97 euro.

6.–Inbertsio errealak: 1.261.920,05 euro.

9.–Finantza-pasiboak: 42.300,00 euro.

Guztira: 3.629.283,71 euro.

Arguedasen, 2021eko otsailaren 1ean.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2101601